Teknologia albisteak

"Komunitatea josten" jardunaldia, Tokikom sarien harira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-07 : 10:13

TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak Tokikom 2021 sariak deitu ditu. Nominazioez eta sariez gain, jardunaldi bat antolatu dute datorren azaroaren 12rako, goizez, Arrasaten. "Komunitatea josten" izena jarri diote jardunaldiari eta nazioarteko adituak izango dira bertan.

Nazioarteko kasuak, adituen eskutik entzungo direnak, honako hauek dira.

  • BBCren Local News Partnerships egitasmoa. Matthew Barraclough (egitasmoaren zuendaria) BBC irrati-telebista publikoak Britainia Handiko toki komunikabideekin garatzen ari den partaidetza programa.
  • Eldiario.es-en kidetza programa. Esther Alonso (egitasmoaren zuzendaria). Madrilgo eldiario.es egunkari digitala ezaguna da mundu mailan bere kidetza programa arrakastatsuagatik. Lan bikaina egin du bere kideen figura garatzeko, harpidedun soilaren figura gainditu eta benetako komunitate baten parte izan daitezen.
  • Het Belang van Limburg: Euskarri anitzeko planteamendua. Arno Schepers. Flandriatik, Het Belang van Limburg egunkari hiperlokalak ere lanketa sakona egin du kideen figura uztartzeko lantzen dituen euskarri ezberdinekin: papera, webgunea eta aplikazioa.

Ekitaldia azaroaren 12an izango da, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte. Izen-emateahemendik, eta Tokikom sarien finalistez informazioa hemen.

 

Erantzun

Sartu