Gaurko egunez, orain lau urte, Kataluniako Parlamentuak herrialdearen independentzia aldarrikatu zuen. Hori dela-eta, Errepublikaren aldeko Kontseiluak independentzia-aldarrikapen hura argitaratu du 24 hizkuntzatan, tartean euskaraz. Nolabaiteko izaera sinbolikoa du kontuak, faktikoa baino gehiago, baina hortxe dago, Joxe Aranzabalek gogoratu digu Twitterren, eta hona ekarri dugu.
Errepublikaren Aldeko Kontseilua erbesteratutako Carles Puigdemont presidentearen inguruko erakundea da. 2017ko aldarrikapena oso halamodizkoa izan zen, 12 orri PDF batean euskaratuta, eta argi-argia ere ez bere edukietan. Euskaratutako dokumentuak gehigarri gisa katalanezko adierazpen haren faksimila dakar. Esaldirik esanguratsuena 10. orrian dago:
Kataluniako herriak Urriaren 1eko Autodeterminazio Erreferendumean adierazitako agindua ONARTZEN DUGU, eta Katalunia Errepublika gisa eratutako estatu independente bihurtzen dela adierazten dugu.
Baina kontestuak eta gertaerek, jakina denez, ez zuten hori gauzatzen utzi.
Duela lau urteko Sustatuko artxiboei begiratuta, ale batzuk adibide nostalgiko gisa, Saretik atal automatikoak txioetatik jasoak:
Erantzun
Sartu