Aieteko Bake Konferentziaren ondoren etorri zen, 2011ko urriaren 20an, ETAk borroka armatua betiko uzten zuelako iragarpena. Etzi beteko diru 20 urte. Urtemugaren harira, Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Institutuak ekitaldi batzuk antolatu dituzte eta horietan interesgarriak bi, solasaldi parea, gaur eta bihar Gasteizen eta Donostian, zeinak streaming bidez zuzenean ere emango dituzten.
"10 urte ETA gabe - Elkarbizita eraikiz" izenburupean egingo dira solasaldi horiek. Dani Álvarez kazetaria aurkeztu eta gidatuko ditu, eta solasaldiak irekiak dira jendearentza daude lekua bete arte, baina aldez aurretik erreserba egitea eskatzen da, helbide honetara idatzita: gogora.memoriahistorikoa (a bildua) euskadi.eus.
Gaur astelehenekoa, urriak 18, 18:30etan, Gasteizko Goiuri jauregian. Solaskideak: Maria Jauregi eta Marta Buesa, ETAk hildako biktimen senideak; Joseba Ezeolaza, Gogoan Memoria Digna elkarteko kidea; Paul Ríos, Lokarriko koordinatzaile ohia; Joseba Urrusolo, ETAko kide ohia eta Icíar Bollaín, Maixabel pelikularen zuzendaria.
Streaming bidez hemen ikusiko da:
Bihar asteartez bigarrena, urriak 19,18:30etan, Donostiako Udaletxeko osoko bilkura aretoan. Parte-hartzailea hauexek: Josu Elespe eta Edurne Albizu, ETAk hildako biktimen senideak; Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkide ohia; Pello Salaburu, Memoria Digna Gogoan-eko kidea; Carmen Gisasola, ETAko kide ohia eta Aitor Gabilondo, Patria telesailaren zuzendaria.
Asteazkenez, urteurren zehatzean berriz, beste era bateko ekitaldi bat egingo da Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela. Bilbon, Gogoraren egoitzan "Biktimak gogoan - Bizikidetza eraikiz" ekitaldia egingo da. Hori ere streaming bidez emango dute.
Informazio gehiago: Gogora institutua.
Erantzun
Sartu