Gaur, urriak 17, betetzen dira 10 urte Aieteko Bake Konferentzia izan zela. Ofizialki "Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia", Euskal Herriko eta atzerriko hainbat eragilek bultzatua, atariko moduko bat izan zen hiru egun beranduago ETAk egin zuen aldarrikapenarena, bide armatuari uko egiten ziola betiko.
Egun hauetan Aietek 10 urte konferentzia egin da Donostian eta Baionan, eta orduko protagonista batzuk berriro batu dira Aieteko parean (goiko argazkia EITBrena da, albiste honetakoa).
Beste argazki hau, Wikipediatik, duela 10 urte:
Pertsona hauek (Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland, Kofi Annan, Gerry Adams eta Bertie Ahern eta argazki horretan agertzen ez direnak) izendatzeko beldurrik ez zuen izan ABC egunkariak biharamunean, azalean titular hau jarrita: "ETAren zerbitzura".
ABCren irudi horrekin argitaratu genuen albistea Sustatun duela 10 urte (biharamunean, zehatz esanda), konferentzian adostu zen testuarekin, Donostiako Adierazpenarekin. Honaxe dakargu berriro.
Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako.
Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako.
Gure ustez, gaur egun, helburu hori lorgarria da euskal herritarren, bere ordezkari politikoen eta Europa zein Nazioarteko Komunitate zabalaren laguntzarekin. Argi adierazi nahi dugu ez garela hona etorri ezer inposatzera eta inork ez dezala pentsa herri honetako herritargoari ezer agintzeko eskubidea edota autoritatea dugunik. Ez gara inor hemengo eragile ezberdinei eta beraien ordezkari politikoei zer egin behar duten esateko.
Halaber, fede onez etorri gara eta espero dugu gure herriek eta jendarteek, baita besteenek ere, pairatu zituzten gatazka luzeak konponduz eskuratu dugun esperientziatik abiatuz eskainiko dizkizuegun ideiak baliagarriak izango zaizkizuela. Gure esperientzia horretatik abiatuz, jakin badakigu bortxakeria eta gatazka egoera konpontzea eta bake iraunkorra erdiestea ez dela inoiz lorpen erraza izatean.
Ausardia beharrezkoa da, arriskuak hartzeko borondatea eduki behar da, konpromiso sakonak, esku zabaltasuna eta estatu buru sena behar dira. Bakea errekontziliazioaren indarra gorrotoan oinarrituriko ohiturei nagusitzean dator; egungo egoeraren eta etorkizun hobearen aukera iraganeko ozpindura baino askoz ere onuragarriagoa denean. Gure esperientziak erakutsi digunez, bakea eskuratzeko benetako aukera ematen denean, ezinbestean aprobetxatu beharra dago. Gatazka, elkarrizketaren bidez, inolako bortxakeriarik gabe eta demokraziaren eskutik gainditzeko herritargoak bai eta bere ordezkari politikoek egin duten aldarrikapenaren indartzeak aukera hau zabaldu du.
Gure ustez, berrogeita hamar urte baino gehiago iraun duen biolentzia amaitu, eta bake iraunkorra eta justua eskuratzeko aukera une honetan bideragarria eta eskuragarria da.
Honengatik guztiarengatik:
Erantzun
Sartu