Gipuzkoako turismoarentzako 'influencerrak'
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten turismoa sustatzeko kanpaina aurkeztu du gaur, Gipuzkoa Passport izeneko argitalpen-gida berri batean oinarrituta. Berau sustatzeko bost influencer ere arituko direla jakinarazi dute prentsa-oharrean (gaztelerazko bertsioan hala izendatuak, euskarazkoan pasaportearen enbaxadore),
Pasaportea bihardanik hasiko da banatzen lurraldeko turismo bulegoaren bitartez, 15 ale inprimatu direlarik. Bere edukia 50 plan edo proposamenetan zentratzen da, bost eskualdetan banatuta.
Pasaporteak zigiluak jartzeko aukera ere badu: Gipuzkoako saltoki, ostalaritza lokal eta museoetakoak izango dira, eta han-hemengoak lortzen dituzun ahala, egindako "uda gipuzkoarra" edo "bidaia gipuzkoarra" dokumentatu ahal izango duzu horrela. Informazio gehiago, apropos berritu den GipuzkoaTurismoa webgunean.
Kanpainaren sustapenerako, bost influencer edo eragilerek ere kolaboratuko dutela jakinarazi du Foru Aldundiak. Honako hauek dira:
- Marti Buckley sukaldari ta gastronomia-kazetaria; Instagram euskal sukaldaritzaz jarduten du Donostiatik ingelesez.
- Eloisa Patat, kazetaria eta bidaia-blogaria; gaztelaniaz jarduten du.
- Iban García youtuberra; Gure Kasan ordainduz gero egiten ditu agerpenak egiten ditu euskaraz kanal batean, baina nagusiki gaztelabiaz jarduten du honek ere.
- Susana Gómez Sisters & the Citykoa, hauei ere ez zaie euskarazko komunikaziorik ezagutzen.
- Mikel Makala musikaria, pasaportearen iragarkiko abestiaren egilea; honek bai, jarduten du euskaraz ere Twitter, Facebook eta beste toki batzuetan.
Erantzunak kargatzen...