Atzo aipatu genuen nola sekulako beroa datorren iberiar penintsulara asteburuan, eta nola hirietan itzala aurkitzeko mapa-aplikazio bat garatu duten. Gerora, gazteleraz idatzitako hari interesgarri bat aurkitu dugu: hiriak, beroak, itzala eta beroketa arintzeko estrategia urbanoak dira gaia; protagonista batekin, hirietako zuhaitz landaketa.
Ruben Carbonero delakoak txiokatutako irudi eta puntu batzuk jasoko ditugu jarraian, euskaratuta.
Batetik, hiri batean mugikortasun eutsigarriena oinezkoena da. Eskala bertikalean argi ikusten dugu irudian, okerrena auto pribatua delarik. Jakina, oinezkoen mugikortasuna errazteko edo desiragarri egiteko, itzalak izatea hirian inportantea da.
Eta itzala sortzeko, eraikinek baino metodo hobea ematen dute zuhaitzek kaleetan. Zoruaren tenperatura egun bero eguzkitsuan erdira jaitsi dezakete.
Zuhaitzak osto iragankorrekoak badira, hobeto, dio Carbonerok; neguan kontrako efektu egiten dutelako.
Oro har, zuhaitz asko egoteak hiri batean efektu klimatizatzaile ona eragiten dute, eta asfalto eta porlan hutsezko zonaldeak aldiz beroa kontzentratzeko "labeak" dira. Ikerketak ere egin dira, zuhaitz ugariko kaleetan aurrezpen energetikoa dagoela hirietan, %30ekoa maila ertainez, eta kasu batzuetan %42koa. Horrez gain, pertsonen ongizatean ere laguntzen du zuhaitzez inguratuta bizitzea hirian zaudenean.
Zarata, kutsadura eta euria egiten duenean sortzen diren putzuen prebentzioan ere laguntzen dute hirietako zuhaitzek eta horregatik kalkulatzen dute, zuhaitzak landatzen eta zaintzen egiten den inbertsioa, 1.5 eta 3 bider artean biderkatzen dela onura eta aurrezpenen aldetik. Gastua barik, inbertsio benetakoa dela, alegia.
Erantzun
Sartu