Shadowmap itzala non egongo den esaten dizu mapa global bat da. Austriako kartografo teknologiko batzuek sortu dute, Nextzen enpresakoek, eta datu kartografiko asko erabiltzen dituzte, batzuk libreak (OpenStreetMap) eta beste batzuk beste iturri batzuetakoak. Itzalaren norabidea jakiteko, jakina eraikinen eta terrenoaren bertikaltasuna ere kontuan hartzen dute beren kartografian.
Esate baterako, hau da Iruñean gaur arratsaldean eguzkiak joz gero, itzalak ordu jakin horretan nora emango duen:
https://app.shadowmap.org/?lat=42.81484&lng=-1.64595&time=1623767314046&vq=2&zoom=14
Ez da asko nabari, eguzkia nahiko bertikalki egongo delako, baina eraikinen ipar-ekialdera egongo dira itzalguneak, irudiak erakutsi bezala. Logika erabiliz ere informazio bera lortuko genuke, eguzkiak sortaldetik sartaldera egiten duela kontuan hartuz, eta ipar hemisferioan dagoelako Iruñea, hiri buruzagia. Bestalde, eguzkipean bazabiltza Iruñean, ikusiko duzu itzala zein kale aldetan dagoen bertan bazaude...
Baina tira, iberiar penintsulara datorren bero-zapa kontuan harturik, horra Shadowmap, akaso erabilgarri. Esate baterako, Sevillan, larunbatean, goizeko 9.30etan.
https://app.shadowmap.org/?lat=37.38333&lng=-5.98333&time=1625729402000&vq=2&zoom=14
URL horren eraikuntzan detaile bat ikusi dugu... Time edo denbora parametro Unix denborako milisegundoetan dago (1625729402000), horrela markatu dugu larunbat goiza... Hain zuzen ere Sustatuk bere teknologian darabilen parametro bat da Unix denborarena! Tira, adi Sevillan larunbat goizean, ze 45 gradu inguru ere izan daitezke. Bero kupula omen dator iberiar penintsulara... Hauxe da batzuek irudikatu dutena:
Erantzun
Sartu