Glaziarren konparaketa izugarria, infografia sinple baina argigarriekin
Beroketa globalaren adibide garbiena glaziarren atzerakada da, dudarik gabe. Fenomeno globala da, ipar zein hego hemisferioan, ingurune polarretan zein mendikate garaienetan. Eta 40 urte aski dira grafikoki demostratzeko nola egin duen izotzak atzera. The Guardian egunkariak infografia sorta bikainaren bidez erakutsi du hau aste honetan.
90 glaziarreko sortarekin lan egin du lan The Guardianek, ondoen zaindutako eta handienetakoak munduan. Urte diferentzia aldakorra da batzuen eta besteen artean, bisualizazioaren gainetik sagua pasatzean ikusten duzu noizkoak diren azalera desberdintasuna. Baina erraz ulertzen da, nola ziren orduan, nola diren gaur. Urdin argiak galdutako izotz azalera adierazten du.
Ez hain aspaldi:

Oraintsu:

Hona Patagoniako glaziar baten atzerakada handia, hori bai, 150 urtean gertatua. Upsala glaziarra da hau.

Glaziarren atzerakadari buruzko adibide gehiago komentatu izan ditugu azken asteotan Sustatun.
- Nola erakusten dituen kasu hauek Google Timelapse aplikazio berriak.
- Guggenheimeko Olafur Eliassonen erakusketa, non Islandiako glaziarren 20 urteko konparazioa egiten zen argazki dramatikoekin.
Erantzunak kargatzen...