EITBk ireki duen EITBPodkast plataforma berrian, produktu berri baten aurrerapena ikusi dugu: 0 atala edo teaser eran, Artxipelagoa. podkast edo irrati-nobelaren aurrerapena. Aurrerapena da oraingoz Artxipelagoarena; udazkenean egongo dira atal guztiak prest, ez dakigu serialki argitaratzeko ala denak batera, Netflixek telesail gehienekin egin batera.
Sinopsi hau aurreratu dute produkturako: "Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea."
Profesional ugari dago produktu honen atzean; zuzendariak dira Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal; gidoia da Xabier eta Martin Etxeberria anaiena; soinu diseinua:Xanti Salvador eta Koldo Corellarena, eta aktore lanetan aritu edo arituko dira itziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Klara Badiola, BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearen elkarlanarekin, eta Anartz Zuazuaren aktore zuzendaritzarekin. Oier Aranzabal kazetari, sortzaile eta podkast-gilearen inguruan sortu den Ulu Media izeneko ekoiztetxearen produktu bat da, azken batean.
EITB Podkast-en irekieraz gehiago Sustatun bertan.
Erantzun
Sartu