Modan daude zuzenekoak, Internet bidez streaming pertsonal bat antolatzea. Gida edo tutorial oso azaleko bat aurkezten dizuegu hemen. Funtsezkoa azaltzeko, zuzeneko bat egiteko, bi mutur teknologiko lotu behar dira; igorpen-seinale lortzeko egiteko software bat, eta hedapena bermatuko dizun plataforma bat.
Igorpen edo seinalea sortzeko, gomendatzen dugu OBS, software aplikazio txukun bat. Software libre, indartsu eta doakoa; eta euskaratua dago. Hemengo irudian, ezarpenen interfazearen parte bat duzue:
Telebistako errealizazio mahai baten tankera du OBSren interfazeak, eta kamera, kortinilla, irudi konbinatuak, trantsizioak eta abarrak kudeatzen uzten dizu. Norberaren irudia, iruzkingile sartzeko, edo aldi berean beste gonbidatu baten aurpegia eta hitzak sartzeko, konbinatu daiteke OBS bideokonferentziako plataforma batekin, adibidez Jitsirekin. Jitsi ireki eta bertan hitz egiten baduzu, ikus-entzunezko kanal hori OBSko iturreiatko baten gisa tratatu dezakezu. Berdin norbaitekin konferentzia egiten baduzu, sartu dadila laguna Jitsira, eta OBS bidez, sartuko duzu hango streaming-a zeure zuzenekora. Jitsi esaten dugun bezala, berdun Skype, Zoom edo beste edozein telekonferentzia sistemako irudiak erabil ditzakezu. Honako irudi honetan, ikusten da telekonferentzia leiho bat, ezkerretan goian, bi lagun, Segura Irratiko Iñigo eta Sustatuko Luistxo konferentzian ari dira, eta beraien irudi eta jarioa integratuta dago zuzenekoan:
Goiko irudian, OBS bidez, beste bi elementu ere gehitu dira errealizazioan: bi logoak dituen irudia, eta beste programa bateko pantail1a integrazioa, kasu honetan Firefox nabigatzailea, zeren zuzenekoaren koxka da Interneteko eduki eta webgune batzuk erakustea. Eszenaren edukien antolakuntza hau edizio mahai itxura duen interfaze batek uzten dizu OBS-n, honako batek:
Hori, beraz, errealizazioaren partetik. Irteera eta hedapena da zuzenekoaren beste aldea. Horretarako OBSk aukera nagusi hauek eskaintzen dizkizu, baina dozenaka plataformara dago egokituta, ez bakarrik horietara.
Segun erretransmisioa nondik egin nahi duzun (Twitch, Youtube edo dena delakoa), plataforma horietako batean konfiguratu beharko duzu. Youtuberen kasuan, zeure Youtube kanalean gako bat jaso behar duzu, eta hura ekarri OBS-ra, bertan itsasteko:
Twitch asko erabiltzen hasi dira euskaldun batzuk, batez ere Game Erauntsiaren inguruko jendea, baina egin dezagun aldarri hemendik Youtuberen alde, ze Youtube Studio sistema, zuzenekoak antolatzekoa, euskaraz dago eta aukera txukunak ematen ditu zuzenekoa programatu eta zabaltzeko. Hona irudi bat:
Erantzun
Sartu