Egun hauetan egiten ari dira Zinegoak LGTBI ikus-entzunezkoen jaialdia Bilbon hemen iragarri genuen bezala. Ikuskizunez gain, jardunaldi interesgarria dago Zinegoak-en baitan datorren astean, martxoaren 10ean. Beste urte batzuetan ere egin dute, baina aurtengoan ZG/PRO profesionalentzako esparrua sendotu dute, zeinak LGTBI+ sorkuntza berriei bultzada emateko eta lanerako eta informazio-trukerako sareak sortzeko balio duen.
Bilboko Azkuna Zentroan eta Vimeoko Zinegoak kanalean izango da jardunaldia. Hiru osagarri nagusi ditu martxoaren 10eko jardunaldiak:
Queer merkatien eta laborategien lehen atal horretan zenbait esperientziaren berri emango da. Batetik, Britainia Handiko Lesflicks plataforma, gai lesbiko eta bisexualei garrantzia ematen dieten lanak ikusteko online kanala.
Bestetik, Incoproduction ikus-entzunezko merkatu digitala, finantzaketa eta/edo banaketa bila dabiltzan proiektuak eskaintzen dituena.
Parte hartuko du halaber Music Library & SFXk, ikuskizun eta musika-aholkularitzako zerbitzuak ematen dituen enpresa.
Azkenik, merkatu delakoan egongo Lesgaicinemad jaialdia ere, Madrilgo Nazioarteko LGBTIQ+ Zinema Jaialdia. Lesgaicinemad honek QueerCineLab izeneko LGBTIQ+ Ideia Laborategia eta Zinema Proiektuen Lehiaketa ere antolatzen du, eta horren berri ere izango dugu.
Gogoratu Zinegoak-ek jarraitzen duela Bilbon eta Lekeitioan martxoaren 14a arte, eta ondoren ZG Hedapena deritzon egitasmoaren bitartez, Euskal Herriko beste zenbait herritan zirkuitoa eginez.
Erantzun
Sartu