Alkizako Sormenaren Kabian urtero zenbait sormen proiektu egoiliar bezala hartzen dituzte, eta dagoeneko aurtengo deialdian aurkeztu direnen artean aukeratu dituzte batzuk. Aurtengo deialdiaz informatu genuen Sustatun, eta hemen da emaitza, 15 proposamen jaso ziren, nagusiki emakumezkoen izenean etorriak 9 izan ziren. Bi aukeratu dituzte epaimahaikoek.
Honako izan dira aukeratuak:
Idoia Unzurrunzaga artista. Alkizarrek bere ingurunearekin zer nolako harremana duten aztertu nahi du Unzurrunzagak. Horretarako, egonaldian zehar, Alkizako bost auzoetan bizi diren hainbat bizilagunekin ibilbideak egingo ditu. Herritarren ahotsek, naturaren soinuek eta parajeen edertasuna islatzen duten argazkiek osatuko dute Unzurrunzagaren lana. Amaieran, 360 graduko argazkiz osaturiko bisita birtualak aurkeztuko ditu Idoia Unzurrunzagak.
Maria Andres dantzaria. Artista bisuala, koreografoa, aktorea eta ikertzailea bizkaitarra da. Bakar Bat izeneko proiektua aurkeztu du. Bakardadeaz hausnartu nahi du bai bakarrik, baita herritarrekin batera ere. Hainbat grabazio egingo ditu alkizarrekin batera eta amaieran, bildutako osagaiekin dantza pieza bat osatuko du, La Rutan dantza konpainiako kideekin.
Irudian maskararekin Idoia Unzurrunzaga, eta bizkarra emanez Maria Andres. Argazkia atera dugu bekez informatzen duen Fagus Alkiza interpretazio zentroaren webgunetik.,
Erantzun
Sartu