Alkizako Udalak (Gipuzkoa) eratutako Sormenaren Kabia egonaldi artistikoen 2020. urteko edizioaren deialdia martxan da irailaren 5a arte. Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak partekatzeko, esperimentatzeko eta difusiorako gune bat izateko xedearekin sortu zuten Alkizan 2017an. Halaber, akuilua izan nahi du sorkuntza artistikoa gizarteratzeko eta artisten lanari ikusgarritasuna emateko.
Alkizako Udalaz gain, beste eragile hauek ere parte hartzen dute ekimenean: Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, Alkizako Ostatuak, Lete Apartamentuek, Inazio Urruzola Txakolindegiak, Ekotalok eta Koldobika Jauregiren Ur Mara Museoak .
Sormeneko egonaldi hauetan, sarituei ostatu emango zaie Alkizan, 1.000 euroko saria izango dute, eta beren lana eta egonaldia dokumentatuko duen ikus-entzunezko bat eskainiko zaie.
Hiru asteko iraupena izango du egonaldiak eta 2020ko iraila eta urria bitartean gauzatuko da. Antolakuntzak deialdian aukeratuak izan diren sortzaileekin adostuko ditu data zehatzak. Edozeinetara ere, egonaldia epe bakarrean egin beharko dute, alegia, hiru astez jarraian egon beharko dute Alkizan, ezingo dute egonaldia zatikatu.
Baldintzak, zehatz, hemen adierazten dira. Aipatu bezala, proiektuak aurkez daitezke uztailaren 5a arte.
Erantzun
Sartu