Medikuak esan dit esklerosi anizkoitza dudala
Otsailaren 3an, larunbata, mendira joan nintzen korrika. Aldapan behera nindoala dena bikoiztuta ikusten hasi nintzen, geratzean ondo ikusten nuen berriz (...) eta Mendaroko ospitaleko larrialdietara joan nintzen. Eskaner bat egin zidaten eta oftalmologoak ikusi ninduen. Burua eta begiak ondo zeuden, baina proba gehiago egiteko ingresatu egin behar nindutela esan zidaten. Gehiegizkoa iruditu zitzaidan, gainerakoan zoragarri nengoelako. (...) Arratsaldean lagun neurologo bat etorri zitzaidan bisitan. Esplorazio azkar bat egin ostean esan zidan litekeena zela esklerosi anizkoitza izatea. Kronikoa, degeneratiboa edota sendaezina bezalako berbek zapla kolpatu ninduten. (...) Asko irakurri dut azken hilabete parean. Eta bada liburu bat bereziki iritsi zaidana: Joxe Aranzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala. Bere sasoian irakurriko nuen Sustatun, baina ahaztua nuen Joxek transmititzen duen indar hori. (...) Mila aurpegiko gaixotasuna esaten diote esklerosi anizkoitzari, pertsona bakoitzean oso modu desberdinean agertzen delako. Ezin da jakin hurrengo erasoa noiz etorriko den eta zeri eragingo dion, edota etorriko denik. Auskalo. Ziurgabetasun horrekin bizitzea tokatuko zait. Baina, zuk badakizu hemendik bost urtera nola egongo zaren? Nik ere ez. Gainera, baldintzarik onenak ditut nire inguruan. Emazte zoragarri bat, bi alaba txiki bizi eta eder, maite nauten familia, koadrilako eta lagunak, eta akaso gehiago baloratu beharko genukeen osasun sistema publiko hau.
Txioak (61)
-
Mikel Lizarralde @macmikelMedikuak esan dit esklerosi anizkoitza dudala eibar.org/blogak/lizarra…urtzai maidersuk asarasua arkitetua UxuneM fisioarima killernaggy txargain PatxiLurra mikelegel iturri eibarri MARMOTIE jmendicute Mentalo birasuegi Sindikal_ero EibarOrg gorkaazk IratiIciar robergutierrez tarin71Oier Araolaza @oaraolaza@macmikel Ene Mikel! Animo! Indarra zurekin!Jordi Arzuaga @oierarzuaga@macmikel Animo! Eutsi goiari.Miguel Loitxate @mloitxate@macmikel ez dakit ezta zer esan Mikel... Animo eta aurrera, ez dgo besterik. Lekamendi, Xalbador eta Topinburu inguruetan oraindik ere askotan topatuko gara. Edozertarako, hemen gaude. Aupa zu!iker gallastegi @ikguallas@macmikel Eutsi Mikel! Ekin gogor eta aurrera.Josu Garate Suinaga @arkitetua@macmikel Eutso Mikel, besarkadarik handiena!Ana Malagon Zaldua @samuraitasuna@macmikel Besarkada estu bat, Mikel.Iban Arantzabal @iarantzabal@macmikel Zotz! “like” eman behar nion, baina ze “like" eta ze demonio! Hau gorputzaldi eskasa! Animo. Besarkada estua.Eider Carton @eidercarton@macmikel Besarkada bero bat, Mikel! Segi kementsu.Mikel Lizarralde @macmikel@mloitxate merzi Miguel! Mendian paseoan elkar ikusiko dugu, seguru!Mikel Lizarralde @macmikel@samuraitasuna eskerrik asko Ana, beste bat zuretzat!Mikel Lizarralde @macmikel@iarantzabal Bai zera Iban, gora bihotzak! Eskerrik asko!Miguel Loitxate @mloitxate@macmikel bai horixe, laster arte!Mikel Iturria @iturri@macmikel Sarreran bertan utzi dut komentarioa. Animo, tokaio! eibar.org/blogak/lizarra…Oier Gorosabel @TxikillanaMikel Lizarralde @macmikel@Txikillana @iturri eskerrik asko! Kulineitor eredu hartuko dutAnder Elortondo @etxondoko@macmikel Handia zara Mikel eta ziur nago duintasunez eta handitasunean egingo diozula honi ere aurre. Aupa Zu!Josu Mendicute @jmendicute@macmikel Hori idazteko ausardia behar da, eta zuk ondo erakutsi diguzu. Egon zaitez harro horretaz!Jon Larreategi @JonLarreategi@macmikel Egurra Mikel, begirada aurrera eta ukabilla gora.birasuegi #Koop #ESE @birasuegi@macmikel Besarkada handi bat Mikel hemengo guztien partez. Ingurukoen babesarekin aurrera! Muxu bat.Ainara Argoitia @aargoitia@macmikel Oiñeztarrixak jota moduan geldittu naiz bat-batian. Besarkada bat, Mikel! Indarra badaukazu eta eutsi horri!
-
EibarOrg Elkartea @EibarOrg[Eibar Blogak] Medikuak esan dit esklerosi anizkoitza dudala dlvr.it/QQxfPC
-
Sustatu Albisteak @SustatuMedikuak esan dit esklerosi anizkoitza dudala - @macmikel bidez: eibar.org/blogak/lizarra… sustatu.eus/1524807028599
-
Luistxo Fernandez @luistxoMedikuak esan dit esklerosi anizkoitza dudala - @macmikel bidez: eibar.org/blogak/lizarra… sustatu.eus/1524807028599
-
Klub Deportibua @deporeibarAurrerago @joxearanzabalen liburua irakurri ostean, guztia argitaratu eta kontatzea erabaki zuen @macmikelek, izenburua ere "lapurtuta": eibar.org/blogak/lizarra…
Erantzunak kargatzen...