Teknologia albisteak
1

Airbnb-ren eragina Donostian, hona hemen zenbait datu eta mapa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-09-29 : 11:53

Udako gai nagusietako bat izan da larregiko turismoarena. Zelako eragina duen gure hirietan, eta bereziki Donostian. Sustatun ere urtarrilean aipatu genuen gaia, Donostiako alokairuen igoera eta Airbnb-ren presentzia estuki lotuta zeudela iradokiz. Montera34 eta Hirikilabs taldeek Airbnb-ren datuak jaso dituzte azken hilabeteetan eta sarean jarri dituzte edonoren esku, CC lizentziapean, txostenak, datuak eta mapak. Hona hemen laburpen txiki bat. Airbnbek 1.829 eskaintza iragartzen ditu Donostian; 7.349 ohe guztira; %60 Grosen eta erdigunean pilatzen dira; Igeldon dago eskaintza erlatibo handiena (auzoko etxebizitza kopuru orokorra aintzat hartuta). Azterlan osoa hemen.

Bilketa honen oinarria apirilean Donostian egindako tailer batean dago, Maps&data: El efecto Airbnb en datos. Ondoren, uztailean zehar, bi eguneko topaketa bat antolatu zuen Hirikilabsek Donostian, Summerlab'17, eta apirilean egindako datu-bilketa eta txostena sakondu zituzten bertan. Tailerren koordinazioa Montera34ren esku egon zen eta bere webgunean jaso daiteke azterlanean bildutako material guztia (datuak, grafikoak, mapak eta abar). 

Hona hemen datu nagusiak. 

Etxebizitza osoak vs. logela solteak

  • Airbnbren eskaintza osoa: 1.829 
  • 1.346 etxebizitza oso (%74)
  • 475 gela (%26)

 

Hotelak vs. Airbnb (ohe kopurua)

  • Hotelak: 9.100
  • Airbnb: 7349

 

Airbnb eskaintza auzoka

  • Iragarkien %60 bi auzotan pilatzen da: erdigunea eta Gros auzoa (1.081 iragarki).
  • Auzo bakoitzean dagoen alokairuzko etxe ratioa aztertuz, Igeldo, Miramon-Zorroaga eta Ategorrieta-Ulia ere goi-goian daude. Euskal Herri osoko datuak hartuta, auzo horiek dira alokairuzko etxe ratio handiena duten auzoak (Igeldon, esate baterako, Airbnb-ko iragarki-portzentajea auzoko etxeen %7,66 da.

  

Erantzunak

2017-09-29 : 15:13

turismoa airb

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: