Teknologia albisteak

Del.icio.us itxi dutenez, hemen Diigora pasatzeko urratsak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-06-30 : 11:43

Ekaina hasieran aipatu genuenez, Delicious bookmarking zerbitzua itxi dute betirako. 2003an sortu zen Delicious eta 14 urtez tresna baliagarria izan da erabiltzaileon webgune eta orrialde gogokoenak artxibatzeko eta etiketatzeko (social bookmarking deritzona). Azkenaldian, ordea, gero eta kaxkarrago zebilen eta duela aste batzuk iragarri zuten ekainean Delicious betirako itxiko zutela. Oraindik aukera dago, hala ere, norbere kontuan sartzeko eta datuak ikusteko, besteak beste azken erabiltzaileek aukera izan dezaten urteetan zehar pilatutako informazio guztia beste zerbitzu batzuetara eramateko. Hona hemen, esate baterako, Sustatun testeatu dugun aukera bat: gure artxibo osoa Deliciousetik Diigora eramatea. Oso erraza da. Hemen gida azkar bat.

Delicious zerbitzua erabili baduzu, eta ehunka bookmark pilatu badituzu azken urteotan bertan, hauxe duzu aukeretako bat: zure eduki guztia samur-samur Diigora migratzea. Oso erraza da, minutu gutxian eta arin egiteko modukoa. 

1.- Sartu zure Delicious kontura eta joan "Profile > Settings" atalera:

2.- Aukeratu "Export" fitxa eta markatu Tags eta Notes aukerak.

3.- Sakatu "Export" botoia eta gorde fitxategia zure ordenagailuan. HTML dokumentu bat izango da (gero Diigora exportatu beharko duzuna). Adi egon ordenagailuko zein karpetatan gorde duzun.

4.- Joan Diigora eta sortu kontua (edo sartu, lehendik kontua baduzu). Ondoren, joan Tools atalera eta beheko aukeren artean aurkituko duzu "Import bookmarks" aukera. Klikatu bertan.

5.- Inportazio-sistemara sartzean, lehen Deliciousen sortu dugun fitxategia kargatzeko esango digu. Adi! Aukeratu ezazu zure laster-markak publiko edo pribatu egin nahi dituzun.

6.-  Amaitzeko, sakatu "Import botoia". Minutu batzuk itxaron beharko dituzu, baina inportazioa eginda dago. Kitto. Deliciousen urteetan zehar bilduta zenituen laster-marka guztiak Diigora eraman dituzu, ohar, etiketa eta abarrekin batera. 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago