Teknologia albisteak

"Donostia, itsasoaren hiria", 360º-ko irudiekin osatutako ikusentzunezkoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-06-15 : 08:36

Donostian ateratako irudiekin osatu du Txema Ortiz argazkilari nafarrak ondorengo ikusentzunezkoa. 360 graduko irudi horizontal eta panoramikoak 4K kalitatean. Vimeon dioen moduan, "2017ko egun eguzkitsu batean Donostian filmatua".

Lehenago ere aipatu izan dugu Txema Ortiz argazkilari nafarra Sustatun, Another World timelapse ikusgarria argitaratu zuenean. Orduko hartan Nafarroako ingurune ederrenetakoak erakutsi zizkigun, kamera infragorriarekin aterata, giza begiarentzat arrotz den ikuspegi berezi bezain erakargarria lortuz. Oraingoan, berriz, Donostian atera ditu irudiak, bideoz, 360 gradutako 4K kamera bat erabiliz. Vimeon dago ikusgai

 

DONOSTI from Txema Ortiz on Vimeo.

Erantzun

Sartu