Teknologia albisteak

Nafarroan ateratako irudiekin editatutako Timelapse eder eta berezia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-02-13 : 09:09

Txema Ortiz argazkilari nafarrak Timelapse ikusgarria argitaratu du. Abenduan Nafarroan ateratako argazkiekin editatu duen bideo ederra da. Nafarroako ingurune ederrenetakoak, kamera infragorriarekin aterata, giza begiarentzat arrotz den ikuspegi berezi bezain erakargarria lortuz. Another World da lan berriaren izenburua. 

Hainbat argazki elkartuz sortzen diren bideoak dira Timelapseak. Oraingoan Another World izeneko timelapse bat sortu du Txema Ortizek, baina berezitasun batekin: infragorrietara bihurtutako kamera erabili du. Horrela, giza begiak ikusten ez duen argitasuna jaso du argazkilariak. "Infragorrien bidezko argazkilaritzak aukera ematen digu gure begiak ikusten ez duen argi espektrua jasotzea (700-1200 nanometro artekoa). Beste planeta baten antza izango zuen ingurunea jaso nahi nuen, inoiz ikusi ez dugun toki baterako bidaia iradokiz". 

Abenduan Nafarroan ateratako milaka argazkiren artean 6.000 aukeratu ditu bideo hau sortzeko. Nafarroa, beti bezain eder, baina orain arte ikusi ez dugun ikuspuntu batetik. Beste planeta baterako bidaia bailitzan.

Erantzun

Sartu