Blogen garaia duela 15 urte inguru abiatu genuen euskal blogariok. Eta orain zer? Non ditugu blogak? Iraganeko nostalgiaz gogoratu behar ditugu? Edo etorkizunera begirako tresna eraginkorrak izan daitezke? Blogen aldeko manifestua argitaratu du Patxi Gaztelumendik bere blogean (Blogetan lehiaketa/ekitaldiaren ondorioz ere izan dira euskal blogen inguruko aipamen gehiago egunotan, besteak beste, Teketen, Desplazatua, Dabidnet). Sustatun ere izenpetzen dugu manifestuori, jakina! Eta sustatuzale guztiak animatzen ditugu artikuluan aipatzen diren zenbait kontutan ere parte hartzera: blogak bisitatu, blogak aipatu, blogetan erantzun,...
Euskal blogak bultzatu eta hedatzeko helburua du manifestu txiki honek. Urteak dira blogak abiatu , eta bertan edukiak sortzen ditugula. Idatzi dugu hontaz eta hartaz. Eztabaidatu dugu. Ezagutu dugu. Ikasten saiatu gara. Garatu dugu eta sortu dugu. Berritu dugu eta ikertu dugu. Ondo pasatu dugu. Ez gara haserretu.
Bloga bloga mariñela! euskal blogak bogan…
barearen ostean dator ekaitza
baina ez dira betiko garai onenak
horregatik zurekin dantzatu nahi nuke….
Eta astero blogak irakurri, iruzkindu eta bultzatzeko xedearekin konpromisio hauek hartuko ditugu:
Artikulu orijinala (luzeagoa): Gaztelumendi.eus.
Erantzun
Sartu