Teknologia albisteak
32

Jendetza batu da Donostian, Zubietako errauste plantaren proiektua eten dezatela eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-25 : 21:52

Jendetza elkartu da Gipuzkoako hiriburuan, euripean, Zubietako errauste plantaren proiektua eten dezatela eskatzeko eta alternatibak badaudela adierazteko. "Errausketarik ez" oihu artean, Anoeta estadiotik Gipuzkoa plazarako bidea egin dute manifestazioan, Alternatiba dagoelako, erraustegirik ez lelopean. Dozenaka eragile politiko, sindikal eta sozialek egin dute bat deialdiarekin; besteak beste, Ahal Dugu-k, EH Bilduk, ELA, LAB, CCOO, EHNE eta Steilas sindikatuek, eta Greenpeace nahiz Ekologistak Martxan elkarteek.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (32)

Erantzun

Sartu