Teknologia albisteak

Zer eraiki nahi dugu euskal wikilariok 2030erako?

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Wikilarien Elkartea
2017-03-20 : 19:07

#Wikimedia2030 Estrategia definitzen ari da Wikimedia, Wikipedia argitaratzen duen erakundea. Galdera sakona da: "Zer da mugimendu gisa lortu edo eraiki nahi duguna 2030erako?". #Wikimedia2030 prozesuak hainbat atal ditu, eta laster Berlinera joango dira bi euskal wikilari guztion artean adosten duguna defendatzera. Zure iritzia ere nahi dugu.

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen. Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Guztion artean adosten duguna, ondoren, Berlinen izango den bilera orokorrera eramango dugu. Gure helburua, mugimendu gisa 2030. urterako bidean guztiok inspiratu eta konprometituko gaituen norabide bat identifikatzea da. Honek lagunduko digu antolakuntza hobetzen eta mugimenduaren barneko jarduerak lehenesten. Helburua nahikoa malgua izan behar da denboran aurrera joan ahala oraindik gaurkotasunezkoa izateko.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia: Zer da mugimendu gisa eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?

Zure iritzia ere nahi dugu. Parte hartu hemen.

Euskal wikilarien aldetik, eztabaida zazpi galderen arabera antolatuko dugu:

  1. Zeintzuk dira euskal wikilari gisa definitzen gaituzten elementuak? Eta Wikimedia mugimendu gisa? Zeintzuk izan beharko lirateke elementu horiek 2030. urtean? 
  2. Zeintzuk dira 2030. urterako munduan aldatuko zenituzkeen gauzak eta nola lagundu dezake Wikimediak horretan? 
  3. Zeintzuk dira aurrean ditugun arriskuak? Zeintzuk dira aurrera egiteko sendotu behar ditugun puntuak?
  4. Hezkuntza, jendartea eta teknologia eremuetan 2030rako emango diren aldaketetatik, zeintzuk uste duzu garrantzitsu izango direla guretzat?
  5. Gure leloa "munduko jakintza guztia mundu guztiarentzat eskuragarri" jartzea esaten du. Zer hartu beharko genuke kontuan hau lortzeko?
  6. Zeintzuk dira Euskal Wikilarien Elkarteak mugimendu globalaren parte egin ditzakeen gauzak?
  7. Zer da prozesu hau elkarrekin egiteko batzen gaituena?


Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu