Teknologia albisteak

Twitterreko erantzunetan aldaketak: matraka handiagoa emateko aukera!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-03-03 : 15:42

Twitterreko kontu batzuetan, erantzunak egiteko modua eraldatu da. Erabiltzaile izenek [@urlia eta @berendia bezalakoak] ez dute jada kontatzen erantzunen karaktere-zenbaketan, eta txioaren agerpen grafikoan ere tapatuta agertzen dira.

Aldaketa kontu batzuetan bakarrik ikusten da oraingoz, web bertsioan. Txio berdinak modu desberdinean ikusiko dituzue orain batzuek eta besteek, baina baliteke modu berria azkar hedatzea hurrengo egun eta orduetan.

Ikusi honako irudian, orain arteko erantzuteko modu estandarra:

Nola txioan bi kontu aipatzen ziren, bi horiek gehi txiolari originala gehituta, bakarrik geratzen zaizkizu 112 karaktere txioa osatzeko. Txiokatzeko modu berria daukatenek, ordea, interfaze hau aurkituko dute:

Ikusten duzuen moduan, erabiltzaile izenak mezu gorputzetik kanpo geratzen dira. Eta 140 karektere dituzu erantzuna osatzeko. Ez badiezu denei erantzun nahi... erabiltzaile @izen horiek lerroan ukitu, eta beste interfaze bat agertuko zaizu, non erabiltzaile bat edo beste kendu ahalko duzun, baina ez bidaltzaile originala (kasu honetan, @sustatu):

Erabiltzaileak gehitzeko erantzunera ez da metodo hau erabiltzen, ordea. Horretarako erantzunaren esparrua erabili behar duzu, @urlia eta @berendia gehitzeko.

Susmatzen dugu metodo honekin, erabiltzaile euskaldun batzuen artean eratzen diren kate eternoak are gehiago luzatu daitezkeela.. ai ene! eskerrak aipu eta elkarrizketak isilarazteko modua badagoen.

Erantzunak bidaltzeko modua aldatzeaz gain, haien agerpena ere eraldatu da. Modu zaharrean @urlia erabiltzaile-izenak agerian geratzen ziren:

Baina modu berrian, ez. erabiltzaile izenen agerpen barik ikusten da elkarrizketa:

Erantzun

Sartu