Teknologia albisteak

Handle robot gurpilduna: harritzeko (eta beldurtzeko?) modukoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-03-01 : 10:50

Handle izeneko robot gurpilduna aurkeztu berri du Boston Dynamics enpresak (Googlerena da Dynamics). Lehenago ere aipatu izan ditugun enpresa honek garatutako robotak Sustatun, Atlas humanoidea, adibidez. Handle izeneko hau robot handi eta arin bat da. 2 metroko garaiera dauka eta 20 km orduko abiadura hartu dezake. Metro beteko jauziak ere egin ditzake. Gurpilak eta hankak ditu eta ia edozein tokitan ibili daiteke. Ez esan beldur pixkat eragiten ez duenik. Ez dugu ihes egiterik! ;)

Garai batean zientzia fikziozko pelikuletan bakarrik ikusten genituen horrelako robotak. Etorkizuneko kontua ziren. Terminator eta Star Wars moduko filmetan ikusten genituenak. Baina hementxe daude, gero eta garatuago, gero eta gauza gehiago (eta hobeto) egiteko gai. Batez ere, gero eta mugikortasun hobearekin, edozein tokitan arintasunez eta bizkor mugitzeko gaitasunarekin. 

Handle izenekoa da aste honetan Boston Dynamics enpresak aurkeztu duena. Zenbait egunkaritan irakurri dugun bezala, "amesgaitoak sortarazteko modukoa".

Erantzun

Sartu