Teknologia albisteak

Sare sozialen hazkundea azken 2 urteotan, grafiko batean laburbilduta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-02-16 : 10:09

Business Insider webguneak alboko grafikoa argitaratu du, Statista enpresak emandako datuetan oinarrituta. Azken bi urteotan (2014ko udazkenetik 2016ko udazkenera bitartean) sare sozial nagusiek irabazi duten erabiltzaile-kopurua laburbildu dute. Sare sozial gehienak izugarri hasi dira, ehunka milioi erabiltzaile berrirekin. Mezularitza zerbitzuak gero eta gehiago nabarmedu dira gailur horretan. Eta itzal nagusia Twitterren teilatu gainean dago: gainontzekoei aurre egin ezinda eta hazkundea motelduta jarraitzen du.

Statistak zabaldutako datuak dira, IKT munduko estatistiken inguruko txostenak egiten dituen enpresa bat. 2014tik 2016ra bitartean sare sozial bakoitzak irabazitako erabiltzaile-kopurua da; grafikan, hileko erabiltzaile-kopuru aktiboetan izandako hazkuntza adierazten da (Snapchaten kasuan, eguneko erabiltzaile aktiboak).

Grafikoko datuak aztertuz hiruzpalau puntu azpimarratu daitezke:

  • Mezularitza-tresnak gero eta indartsuago daudela (lehenago ere aipatu izan dugu gai hau Sustatun). Hazkunde handiena Whatsappek eta Messengerrek daukate.
  • Facebook da sare sozial guztien artean errege. Erabiltzaile gehien ditu, eta azken 2 urteotan ere bera da gehien hazi dena.
  • Instagramek sekulako hazkundea izan du azken urteotan. Bazterreko eta ia ezezagun izatetik, erabilera masiboko sare sozial izatera igaro da. Gizarteko eremu batzuetan (batez ere gazteenengan) sare sozial erabiliena ere bada.
  • Twitterrek iparra aurkitu ezinda jarraitzen du. Eragin mediatiko handiko tresna izan arren, erabiltzaile berriak lortu ezinik dabil aspaldi honetan. Begiratu, esate baterako, egileek zein izenburu aukeratu duten grafikoaren goibururako: "Competitors leave Twitter in the dust".

..........

Iturriak: Business Insider eta Statista.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago