Lehengoan Googleren 2016ko laburpena argitaratu bagenuen, gaurkoan sare sozial batek banatu dituen datuak aurkeztuko dizkizuegu. Izan ere, Instagramek (Facebooken ostean erabiltzaile gehien dituen sare sozialak) 2016ko datuen laburpena aurkeztu baitzuen joan zen astean. Zalantzarik gabe, Instagramek izar handi ia erabateko bat izan du azken urtean, Selena Gomez; abeslari eta aktore gazteaz gain, hauexek dira 2016an Instagramen albiste izan diren argazkiak, lekuak eta profilak.
Hemen azpiko irudi hau izan da azken urtean like edo datsegit gehien jaso dituen argazkia. 5,9 milioi datsegit, eta 234.000 komentario. Ez hori bakarrik. 2016an like gehien jaso dituzten 10 argazkien artean, 8 Selena Gomezenak dira, eta gainontzeko biak Cristiano Ronaldorenak. Selena Gomez da Instagrameko izarra gaur egun, dudarik gabe.
A photo posted by Selena Gomez (@selenagomez) on Jun 25, 2016 at 2:03pm PDT
Jarraitzaile gehien dituzten kontuen artean ere, nola ez, Selena Gomez agertzen da zerrendako lehenengo tokian, Taylor Swift eta Ariana Granderen aurretik. Instagramen jarraitzaile gehien dituzten kontuen profilak aztertuta, garbi dago emakumezko gazteak (eta abeslariak) direla egungo izarrak:
Jarraitzaile gehien izateaz gain, 2016an jarraitzaile gehien lortu dituen erabiltzailea ere bada Selena Gomez. Azken 12 hilabeteetan 50 milioi jarraitzaile gehiago lortu ditu izar gazteak. Gehien hazi diren profilen zerrendako hurrengoak Cristiano Ronaldo, Ariana Grande, Taylor Swift, Lionel Messi, Neymar edo Miley Cyrus daude. Zerrenda horretako 20 lehenengoen artean, ia-ia guztiak dira edo abeslari edo futbolari.
Instagrameko argazkiak geoposizionatzeko eta kokatzeko aukera ere badago. Hortaz, 2016an argazki gehien jaso dituzten tokien zerrenda ere argitaratu du sare sozialak. Estatu Batuetako Disney Estudioak dira zerrendako buru.
A photo posted by Light Feet (@light.feet) on Dec 13, 2016 at 2:54pm PST
Urteek aurrera egin ahala, Halloweenen indarra gero eta nabarmenagoa da mundu guztiak zehar (ondo ere ondo dakigu hori euskaldunok). Instagramen ere, Halloween eguna izan zen argazki gehien partekatu ziren eguna. Pixkat atzerago geratu ziren kirolarekin lotutako zenbait egun jakin (Europako Futbol txapelketako finaleko eguna, Olinpiar Jokoetako egun batzuk,...) edota urtean zehar ospatzen diren beste jai egun ezagun eta oso zabaldu batzuk, besteak beste, Urteberri Eguna.
Gorago aipatu dugu nola emakumezko abeslari gazteak dira Instagrameko egungo izarrak, baina gutxinaka-gutxinaka beste talde bat ere ari da indartzen argazkien sare sozialetan. Orain arte batez ere Facebooken aritu diren kirolariak gero eta gehiago hasi dira erabiltzen Instagram, jakinik horixe dela gaur egun gehien hazten ari den sare soziala, eta argazkien mundu hori dela gazte jendearengana iristeko modurik zuzen eta bizkorrena. Horren ondorioz, munduko hainbat kirolari iritsi dira Instagramen jarraitzaile gehien dituzten famatuen artera. Aipatzekoa da, hala ere, kirolarien artean futbolariak direla izarren artean izar. Zerrendako aurreneko 15 kirolarien artean, 12 futbol jokalariak dira.
Erantzun
Sartu