Teknologia albisteak

2016an zehar Googlen gehien bilatu diren hitzak eta izenak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-12-14 : 12:25

Urte bukaerarekin beti azaltzen dira urteko onena/txarrena/interesgarriena laburbiltzen duten zerrendak. Horien artean, Googlek zabaltzen dituen datuak izaten dira adierazgarrienak, azken batean urtean zehar terrikolentzat interesgarrienak izan diren gaiak, zaletasunak eta pertsonaiak laburbiltzen dituztelako. Eta 2016an zein izan ote den Googlen gehien-gehien bilatu dugun berba? Bada,...

Pokémon Go. Horixe izan da mundu osoko bilaketak kontuan hartuta gehien bilatu dugun hitza. Zerrendako hurrengoen artean ere, espero zitekeen bezala, urtean zehar hizpide izan ditugun pertsonaiak, ikuskizunak, zaletasunak eta berrikuntza teknologikoak. 

  1. Pokémon Go
  2. iPhone 7
  3. Donald Trump
  4. Prince
  5. Powerball
  6. David Bowie
  7. Deadpool
  8. Olympics
  9. Slither.io
  10. Suicide Squad

Googlen egiten diren bilaketen laburpenak gaika eta herrialdeka ere bilatu daitezke (2016koak ez ezik, baita aurreko urteetakoak ere) Google Trends webgunean

Besteak beste, gaika edo atalka ere aztertu daitezke emaitzak. Esate baterako, Googlek banatu dituen datuen arabera, hauexek izan dira 2016an eragin handiena izan duten albisteak. Besteak beste, aurreikusi zitekeen moduan, Estatu Batuetako hauteskundeak, Joku Olinpikoak eta Brexita ditugu goi-goian:

  1. US Election
  2. Olympics
  3. Brexit
  4. Orlando Shooting
  5. Zika Virus
  6. Panama Papers
  7. Nice
  8. Brussels
  9. Dallas Shooting
  10. 熊本 地震 ( Kumamoto Earthquake)

Eta izen-abizenak bilatzen hasiz gero, ondorengo hamarrak dira aurtengo (2016ko) TopTen zerrenda osatzen duten urteko protagonistak:

  1. Donald Trump
  2. Hillary Clinton
  3. Michael Phelps
  4. Melania Trump
  5. Simone Biles
  6. Bernie Sanders
  7. Steven Avery
  8. Céline Dion
  9. Ryan Lochte
  10. Tom Hiddleston

Esan dugun moduan, datuak asko aldatzen dira herririk herri. Laburpenak gaika eta herrialdeka (estatuka) egiteko aukera daukazu Google Trends tresnaren bitartez, nahiz eta 2016ko laburpenak oraindik ez diren azaltzen Trends horretan (datozen egunotan aurkeztuko dituztela aurreratu dute).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago