Teknologia albisteak
1

Twitter moments, txioen bidez istorioak kontatzeko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-11-18 : 12:12

Duela aste batzuk aurkeztu zuen Twitterrek bere azken berrikuntzetako bat: Twitter moments. Baina zer da Twitter moments? Txio batzuk hartu, bilduma egin, eta istorio bat kontatzeko erabili daitekeen tresna. Tximista edo oinaztarri baten ikurrarekin identifikatuko dituzu Twitterren.

Udan iragarri zuen Twitterrek bere azkenengo berrikuntza. Hasiera batean Estatu Batuetan ireki zuten eta gutxinaka beste herrialde eta erabiltzaileen artean ere hasi da azaltzen. Dagoeneko, esan daiteke erabiltzaile guztiongana iritsi dela tresna berria erabiltzeko aukera (momentuz web bidez bakarrik). Eta zer dira Twitter moments hauek? Bada, txio bilduma bat osatu, argazkiz eta bideoz hornitu, eta horiekin istorio bat kontatzeko aukera ematen dizun erreminta. Gutxi gora-behera, Snapchaten Memories edo Instagramen Stories horien parekoa. 

Orain arte gure inguruko erabiltzaileek zenbat erabili duten ikusita, ez dirudi oraingoz arrakasta handirik izan duenik, baina tresna berria izanik ikusteko dago ea datozen hilabeteetan noraino heltzen den tresna berriaren bidea. 

"Momentuak" sortzea erraza da. Twitterreko norbere profilean beste botoi bat agertzen da orain dela aste batzuetatik, Momentuak dioena. Behin bertara sartuta, erremintak berak esaten dizu zer egin behar duzun: txioak aukeratu (zure gustukoen artean, traola baten ingurukoak,...), bideo eta irudiak gehitu (nahi baduzu zure ordenagailukoak izan daitezke) eta, bukatzeko, izenburua eta deskribapen labur bat gehitu beharko dituzu. Momentuak zure Twitterreko timelinean agertuko dira, beste txioekin batera, baina tximista edo oinaztarri baten ikurrarekin (horixe da tresna berriaren marka). 

Twitterrek bere webgunean bertan ematen ditu azalpen batzuk Momentuak nola sortu ikus dezagun, eta Twitter bidez ere zabaldu dituzte pista zenbait

Gure lehenengo Momentua ere sortu dugu (aste honetan ospatu dugun 15. urteurrenaren harira), eta esan dezakegu arin eta erraz sortzen direla. Zertarako balio duten eta etorkizunik ba ote duten? Hori oraindik ikusteko dago. Denborak esango digu.

Erantzunak

2016-11-19 : 11:30

Aproba egin dut zuen kronika irakurri ostean eta #Storify itxura hartu diot, baina dezente mugatuagoa. Bilaketak egiten uzten du, baina ez timeline osoan, denboran mugatzen du bilaketa (niri behintzat bai). Hala ere, txio bakar batean kontakizun osoa egitea, edo kontakizunak gordetzeko, interesgarria iruditu zait.
Nik hauxe sortu dut:
https://twitter.com/desplazatua/status/799921092081123328

Erantzun

Sartu