Urko Aristi: "Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok"
ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan da Urko Aristi (Ibarra, Gipuzkoa, 1977) urte luzez. Radio Euskadiko 'Grafitti' arratsaldeko magazina gidatzen hasi da Aristi, gazteleraz. Erdaldunak euskarara eta euskal kulturara ekartzearekin «tematuta» dagoela esan du. "Ni tematuta nago erdaldunak euskal kulturara ekartzearekin (...) baina sentsazio kontrajarriak dauzkat: batetik, ahalegin handia egiten ari naiz kolaboratzaileen profila aldatzeko, eta euskal esferako hainbat jende gurera ekartzeko, erdaldunek orain arte ezagutu ez dituzten ahotsak ezagut ditzaten. Lortu dut, esaterako, Ana Galarraga eta Idurre Eskisabel ekartzea. Baina ezetz esan dit jende mordo batek. Ongi ikusten dutela ahalegina, baina eurek horretan muga jarria dutela eta ez daudela prest erdaraz egiteko (...) niretzat, pena da: zubiak ez baditugu eraikitzen, berriz ere ezezagutza handia izango da bi munduen artean".
Txioak (45) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}
-
Edu Lartzanguren @edulartzanguren«Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok». @uaristi, irratian gazteleraz aritzeaz. goo.gl/Pc8qKwAna Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@edulartzanguren Oso zaila bazait ere, bat nator @uaristi ren helburuekin. Nik esandako #euskarakada faboritoa: "cientificos de punta punta"Edu Lartzanguren @edulartzangurenAtzo, @InakiLarra-k kontrakoa esan zuen: euskarakadekin barre egiten dugula, baina erdarakadekin sumindu. @AnaGalarraga1 @uaristiAna Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@edulartzanguren neurri batean, ados. agian iruditzen zaigulako txikiak handiari gola sartzea bezalakoa dela? @InakiLarra @uaristiEdu Lartzanguren @edulartzanguren@AnaGalarraga1 Bai, baina @InakiLarra-k euskarakaden plazer perbertsoa salatu nahi zuela iruditu zitzaidan. @uaristiAna Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@edulartzanguren Ok. Niretzat ez dira harrotzekoak; euskaraz pentsatu eta gaztelera ez dudala menderatzen salatzen dute @InakiLarra @uaristiLuistxo Fernandez @luistxo@edulartzanguren @uaristi Asko bagara, ni pozik, ze hemen dago bat. Nik, pertsonalki, ez dut arazorik irratian/medioetan erdaraz egiteko.Borja #Zutik @protoeuskaldun@edulartzanguren ez dakit, lotsa ere sentitzen dute batzuek, katalanek ez bezala. Eta ahoskeran areago @AnaGalarraga1 @InakiLarra @uaristiUrko Aristi @uaristi@AnaGalarraga1 @edulartzanguren Zailtasun eta kontzientzia zailtasun horiek bistaraztea bera bada urrats bat. Estimatua ahalegina Ana!Iñaki Larrañaga @InakiLarra@protoeuskaldun @edulartzanguren @AnaGalarraga1 @uaristi hank sartu duenaren lotsa ta euskalduna'n plazer deserosoa.Erreakzioetako1da ez+ez-Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@uaristi Eskerrik asko zuri, zientziari tartea emateagatik eta nigan konfiantza izateagatik. Pixkanaka hobetzeko asmoz @edulartzangurenMartin Rezola @martin_rezola@edulartzanguren @uaristi REn eta ETB2n euskaraz egitea normala izan beharko litzateke. Zubia, bestela, asimilaziorantz.
-
june ansoleaga @JuneAnsoleaga«Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok» berria.eus/paperekoa/2230… vía @berriajune ansoleaga @JuneAnsoleagaUrko Aristi @uaristi@JuneAnsoleaga Mila esker guapa! Zu bai fina!
-
Luistxo Fernandez @luistxo@edulartzanguren @uaristi esplikatu niri zergatik euskarak, katalana baino larriago egonda, ez duen hango ITB publikoaren eredua merezi
-
Manex Agirre @ManexagirreGure euskal-erdal hiztun-konplexuak agerian, garbi, @uaristi ren hitzetan: berria.eus/paperekoa/2230…
-
Iban Arantzabal @iarantzabal
-
Garikoitz @Suagaar«Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok» berria.eus/paperekoa/2230…
-
Sustatu Albisteak @SustatuUrko Aristi: "Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok" berria.eus/paperekoa/2230… | sustatu.eus/1475479626189 @edulartzanguren bidez
-
Urtzi Odriozola @urtzaiBalioko lukeen zubilan bakarra @uaristi, Radio euskadiko entzule horiek euskaltegietara eramatea litzateke berria.eus/paperekoa/2230…
Erantzunak kargatzen...