Teknologia albisteak

Pokemon GO jokoaren erabilpen-datu harrigarriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-18 : 11:00

Pokemon GO jokoa maila harrigarrian ari da zabaltzen erabiltzaileen artean, eta hori adierazteko hainbat estatistika aurkitu ditzakegu azken egunetan.

100 miloi erabiltzaile lortzeko behar izan dituzten urteak (iturria Vala Afshar, Twitter):

  • Telefonoa: 75 urte
  • Mugikorra: 16 urte
  • Internet: 7 urte
  • Facebook: 4 urte
  • Instagram: 2 urte
  • Pokemon GO: 2 aste

Survey Monkeyren azterketa baten arabera, lauzpabost milioi aldiz jaisten da egunero Pokemon GO aplikazioa egunero. Pentsatu daiteke, noski, Pokemon GO modan dagoelako jaisten duela jendeak. Baina jaisten duena kateatzeko gaitasuna dauka jokoak eta erabiltzaile aktibo kopuru harrigarriak lortzen ari da, Twitter eta Google Maps aplikazioek dituztenak gaindituz:

Bestalde, diru-sarrerak direla eta, SurveyMonkey berak aipatzen duenez, Pokemon GOk 0,25 zentimo inguru egiten omen ditu bataz beste erabiltzaile aktibo bakoitzarekin:

Erantzun

Sartu