Teknologia albisteak

Googlek dena daki gutaz, eta lotsarik gabe erakusten digu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-08 : 10:10

Googlek gutaz dena dakiela badakigu. Bere bidez egiten baititugu bilaketak, ikusten ditugu bideoak (Youtube), darabilgu telefonoa (Android), nabigatzen dugu oro har (Chrome). Eta hain zuzen, gure sareko jarduera hori nola gordetzen duen erakusten hasi zaigu orain Google MyActivity webgunearekin.

MyActivity.google.com/myactivity webgunean sartzen zaren lehen aldian baimena eman behar duzu. Izatez, informazioa han dago, hortaz... ikusi nahi baduzu zutaz zer dakien Googlek, ba eman baimena eta sartu.

Hortxe duzu, zure Google jarduera osoa. Joan zaitez egun jakin batera, adibidez otsaileko arratsalde batera eta...



Helbide zehatzak erabiltzaile desberdinek erabili ditzakegu, otsaileko une horretakoa hau da:
https://myactivity.google.com/myactivity?min=1454367600000000&max=1454626799999999

Hain zuzen ere, zerbitzu honetan Googlek Unix orduarekin lotutako URLak darabiltza, Sustatuk bezalaxe.

Zure jarduera kontrolatzeaz gain, aukerak ere bistan jartzen dizkizu Googlek, nahi baduzu bat edo beste gaitu ala desgaitu: activity controls atalean duzu hori.

Eta, gainera, zure jardueraren arrastoa ere borratu dezakezu... Menu aukera bat duzu, Delete Activity eta hortik ekin diezaiokezu, data jakin batzuen arteko jarduera ezabatzeko.



Bestela termino bilaketa bat egin dezakegu, adibidez, porn eta ematen duena borratu



Hala ere, galdera datorkigu burura: demagun DAESH bilaketak egin ditugula hortik. Baina orain damutzen gara, eta Googleren memoriatik borratu nahi ditugu bilaketa horiek. Ezabatzeko emandakoan... ez ote da inon gordeko zer ezabatu nahi izan dugun? Ez ote du CIAk abisu txiki bat jasoko?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago