Teknologia albisteak

Hover Camera, hemen da selfien hurrengo belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-03 : 12:21

Produktu berritzaile eta freak samarrekin jarraituta, gaurkoan Hover Camera erakutsi nahi duzuegu. Mini-dron txiki eta arin honek edonora jarraituko zaitu, eta zure argazki eta bideoak grabatuko ditu. Oraindik prototipoa besterik ez da, baina laster kaleratzekotan omen daude. Esan agur selfie makilei! Hemendik gutxira, bakoitzak dron bat izango du buru gainean, orekan hegaka, guri jarraika eta egiten ari garen guztia grabatzen!

Atzo frikada bat erakutsi genizuen, Ping-pong mahai interaktiboa, eta gaur beste batekin gatorkizue: selfieak ateratzeko drona. Hover Camera du izena, eta oraindik prototipo bat besterik ez da. Ez dago merkatuan, alegia. The first autonomous flying camera, horrela definitzen dute egileek.

Hemen aurkezpen bideoa (ikus, bereziki, 1.20 minututik aurrera).

Hover Camera liburu itxurako plastikozko egitura arin bat da, 240 g eta 30 cm ingurukoa, eta erditik tolestu daitekeena. Egitura hori, azken batean, mini-dron bat besterik ez da, lau motor dituena eta erdian kamera bat. Kamera horrek kalitatezko bideoak eta argazkiak ateratzen ditu. Kamera zein drona bereziki ondo diseinatuta omen daude airean sortu daitezkeen dardara eta mugimenduak orekatu eta sahiesteko.

Baina hori ez da berritzaileena. Berritzaileena da, dronak aurpegiak ezagutzeko gaitasuna daukala, eta dronak edonora jarraituko duela pertsona jakin bat, bideoak eta argazkiak ateratzen dituen bitartean. Gogoratzen CaptionBot eta irudiak "ulertzeko" teknologiarena?

GPSa dauka, eta mugikorraren bidez kontrolatzen da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago