Teknologia albisteak
18

'Basque Radio Program' euskal irratsaio historikoa digitalizatzeko lanetan ari da Boiseko Euskal Museoa

Erabiltzailearen aurpegia
2016-02-20 : 12:35

Ameriketako euskaldunen ondarea berreskuratzeko lanean, Boiseko Euskal Museoak proiektu berri eta “oso interesgarria” hasi berri du, instituzioan bekadun dabilen Eneko Tudurik EuskalKultura.com-i adierazi dion legez. Boiseko 'Basque Radio Program' irratsaio historikoa digitalizatzen ari da Tuduri, 1952tik 1984ra bitartean, KBOI irratitik uhinarazi zuten saioa. AEB, Kanada eta Mexikoko euskaldunek entzuten zuten programa. Boise, AEB. “Oso interesgarria da jende hau, duela 40-50 urte, euskaraz entzutea Ameriketako irratsaio batean”, dio Eneko Tudurik (Donostia, 1990). Urtarrilaren 11an heldu zen Tuduri Idaho-ko hiriburura, Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekei esker, Boiseko Euskal Museoko hainbat proiektutan aritzeko.

Guztia irakurri (euskalkultura.com) »»

Txioak (17) | Erantzun 1

Erantzunak

2016-05-24 : 03:59

Albistean aipatzen den material ugaria biltegiratzeko soundcloud.com edo antzekorenbat erabil daiteke.

Erantzun

Sartu