Bi egunean ezingo dute WhatsApp erabili brasildarrek. Arrazoia? Poliziak zenbait datu eskatu omen dizkio WhatsAppi ikerketa baten baitan. Azken honek uko egin dio datu horiek emateari, eta zerbitzuaren behin-behineko etetea mendekua omen da.
93 milioi erabiltzaile ditu WhatsApp aplikazioak Brasilen, eta ez da lehen aldia erabilpena behin-behinean eteten dela, otsailean gertatu baitzen lehenago.
Bestalde, Brasilgo telefonia enpresak WhatsApp begiz jota ei daukate, honen ahots-deiak egiteko aukera dela eta. Lobby lana egiten dihardute WhatsAppen ahots-deiak arautu gabe eta legez kanpokoak direla argudiatuz. Izan ere, WhatsApp bidez egiten diren telefono deiek ohiko telefono deietan sekulako jaitsiera sortu omen dute. Sarearen neutraltasunaren aurka telefonia enpresak, Europan urrian gertatu zitzaigun moduan.
Otsailean gertatu moduan, WhatsApp-en blokeoak Telegrami egiten dio mesede, milioi bat erabiltzaile berri lortu zituzten atzo.
Edward Snoweden filtrazioek mahaigainean jarri zuten, besteak beste, NSAk Brasildarrak zelatatzen zituela baita ere. Horren erantzun moduan Marco Civil ekimena sortu zen, Internet-erabiltzaileen eskubideak bermatzeko (2014ko apirilean onartu zen).
Baina eskumen hauek onartu izan arren Brasilgo diputatuen ganbera hainbat lege aurrera atera nahian dabil sare sozialen erabilpena arautu eta adierazpen askatasuna mugatuz (Techcrunch-en artikulu honetan luzeago azaltzen dituzte):
Erantzun
Sartu