Teknologia albisteak
108

"Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea" liburua argitaratu du Joxe Arantzabalek

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-17 : 11:40

Liburu bat amaitu dut Jon Salaberri aktibista mondragoetarrari buruz, "Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea", eta sarean jarri dut, irakurri nahi duenak doan jaisteko moduan. Horrela amaitutzat jotzen dut, orain bai, Jon Salaberri proiektua, urte honen hasieran abiarazi nuena. Liburuak jasotzen du Jon Salaberriren bizitza, iragan martxoan Sustatu albistarian eta Puntua aldizkarian idatzitakoa baino modu zabalagoan. Liburu hau digitala izango da, paperean ez da argitaratuko, eta Dropbox-en jarri dut, bi formatutan: epub eta mobi. Liburua Creative Commons lizentziapean jarri dut, jendeak nahi duen eran erabili eta parteka dezan, beti ere berorren egiletza aipatuta. Portadarako, Argia aldizkariaren argazki bat erabili dut, aprobetxatuta hori ere CC lizentziapean dagoela. Eta portada taxutzeko, berriz, Goio Arana adiskidearen laguntza izan dut.

Guztia irakurri (blogak.goiena.eus) »»

Txioak (108)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu