Sustatu logoa Teknologia albisteak

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa: Windows/Officerako bertsio berria

xuxen.eus
2015-11-10 14:42

2015eko azaroan kaleratutako Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da honakoa, eta, Windows eta Office berrienetarako prestatuta dago. Bi hamarkada joan dira dagoeneko Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa sortu zenetik. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat. Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren hainbat bertsio sareratu dira (Microsoft Officerako, OpenOffice.org eta LibreOfficerako, web-nabigatzaileetarako, Adobe Indesign-erako...), eta, ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.

Guztia irakurri (xuxen.eus) »»

Txioak (75) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu