Teknologia albisteak
29

"Ideologia kontua", @zaldieroa eta @iurkullu

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-10 : 10:31

Erantzunak

2015-11-10 : 12:02

Ohore bat da txiolariontzako, astearteetan @zaldieroa k gure ideiaren bat hartzen baldin badu bere tira egiteko (asteko egun "gidoilari gonbidatuentzat" gordea izaten baitu: berak aukeratzen du nor den gonbidatua, aldez aurretik ezer esan barik).

Kasu honetan, bere zinta horren jatorria aurreko beste tira batean dago. Estatu bat ezin daitekeela hilabete batean sortu... Iñigo Urkullu lehendakariak bota zuen elkarrizketa batean joan den astean.

http://cadenaser.com/emisora/2015/11/03/radio_bilbao/1446573100_026640.html

Eta halaxe marraztu zuen Zaldieroak.

Tira hau beste elkarrizketa batean irten zen atzo, Euskadi Irratian. Maite Artola kazetariak galdetu zion Urkulluri ea zer iruditzen zitzaion. Lehendakariak erdeinu ukitu batekin erantzun zuen: "Komikigile egilearen kontuak izango dira. Ze, bueno, ideologi politikoa daukan komikigileak..."

Hortik okurritu zitzaidan zintari buelta eman (lehioen ordena aldatu elkarrizketarako), eta hau zabaltzea:

Kasualitatez, astelehenez suertatu zen hau... doi-doi astearteko zinta gonbidatua okupatzeko! :-)

2015-11-10 : 12:09

Ah, eta iruzkin gehigarri bat: Estelada eta Ikurriña parez pare kafea hartzen jartzen dituenean Zaldieroak oso ondo marrazten du egoera, ironiarekin, nire iritziz. Ez dut uste ikurriñaren eszeptizismo txepelean Urkullu lehendakariaren jarrera bakarrik erretratatzen denik.

Uste dut abertzale gehienon txepelkeria islatzen duela. Kataluniarekiko distantzia bat hartua dugu, nolabait, baina hori baino gehiago, geurean aurrera egiteko ez biderik, ez estrategiarik eta ez itxaropen handirik ere ez daukagun seinale.

Erantzun

Sartu