Teknologia albisteak
3

Animen Gaua (=Halloween) ospatzeko proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia
Mogel Guraso Elkartea
2015-10-27 : 14:59

Bai, gauza bera da. Anima Guztien Gaua esan nahi du Halloween-ek, eta bai, Euskal Herrian ere ospatzen zen eta ospatu da atzo goizera arte. (Horren inguruan idatzi izan dugu Sustatun azken urteotan, baina aurten, Eibarko ikastola bateko guraso elkarteak argitaratutako aholku batzuk dakarzkigu hona, beraien blogetik).

Egia da orain etorri den moda hau, plastikozko kalabaza eta disfrazekin, Ameriketatik etorri dela, baina horren aurretik, baita Eibarren ere, kalabazak hustu eta kandelak barruan jarrita jendea beldurtzen ibiltzen ziren gaztetxoak kalean.

Hori bai, badaude diferentzia batzuk. Batetik, Halloween ere euskaraz ospatzen zuten gure aiton-amonek, alegia, ez zuten “Truco y trato” erabiltzen eta ez zuten Halloween esaten, Animen Gaua esaten zioten. Bestetik, ez zuten plastikozko disfrazik erosi behar izaten. Hona bi proposamen aurtengo Animen Gauerako:

Koko-janzteko aprobetxatu etxeko trapu zaharrak. Bai Ameriketan eta bai Euskal Herrian, Halloween-erako koko-janzteko lau trapu zaharrekin nahikoa zen lehen. Ez zegoen sorgin disfrazik erosi beharrik. Eta emaitza askoz beldurgarriagoa zen. Ikusi:

Etxeko trapuekin koko-jantzita:

Erositako disfrazekin:

Badago aldea, ala?

Xanduli, Manduli….

Gure umeak “Truco o trato” esanez ateratzen dira kalera. Ingelesezko “treat or trick” amerikarraren bertsio espainola da hori. Guk euskarazko tradizioan, era honetako eske errondetan erabili izan den formula bat proposatzen dizuegu:

Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!

Zer diozue? Saiatuko gara denon arten Halloween amerikarrari gure aiton-amonen Animen Gauaren kutsua ematen?

Animen Gaua vs Halloween gaiari buruzko informazioa:

Erantzunak

2015-10-28 : 11:28

Gure herrian AKARBALTZ gaua ospatuko da, eskolako guraso elkarteak sustatuta.
Kartela, egitaraua eta bestelakoak: http://larrabetzu.net/ekintza/akarbaltz-gaua/

2015-10-29 : 09:37

Jatorria zelta ere ba omen da:

Cosas que quizá no sepas sobre el Samaín, el origen celta de Halloween http://www.farodevigo.es/sociedad-cultura/2014/10/31/cosas-sepas-samain-origen-halloween/1123011.html

2015-10-29 : 11:25

Beñat Agirrek Twitter bidez jakinarazi duenez, hemen aipatzen den formula bat, Xanduli-Mandul, 'treat or trick' delakoa ordezkatzeko modukoa, Altsasuko Eroski supermerkatu batean erabili dute:

Erantzun

Sartu