Teknologia albisteak

Zinemaldiaren jarraipena, baita Mugikarian ere

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-09-17 : 12:39

Sustatu izan zen, 2004. urtean, Donostiako Zinemaldian akreditatutako lehenbiziko bloga, eta harrezkero, urtero egon da bertan Xabier Mendiguren Elizegi gure kritikari gisa. Aurten ere, nagusiki Sail Ofiziala zainduko du Mendigurenek 11. urtez, eta gainera, bere kronikak ez bakarrik Sustatun, Mugikaria aplikazioaren atal berezi batean ere agertuko dira.


Zinemaldia atala sartu dugu beraz Mugikaria aplikazioan, ezker-menuan klikatuz aurkituko duzue. Oraindik ez daude Mendigurenen kronikak hor, baina aurre-ikuspenekin argitaratu diren hiru blog sarrera jarri ditugu (cc-by lizentzia libreekin argitaratuak):

Erantzun

Sartu