Teknologia albisteak
34

Espainiako AHT lineen errentagarritasun falta baieztatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2015-09-01 : 18:31

Kanaria Handiko Unibertsitateko ikertzaileek egin dute AHTren linea aktiboen gaineko azterketa. Emaitzek diote "ez gizartearentzat eta ezta enpresentzat ere" ez direla errentagarriak jada martxan dauden abiadura handiko lineak. Arlo finantzario eta sozialari begira osatu dute ikerketa adituek, eta ondorioztatu dute azpiegituren eraikuntzan egindako inbertsioak ez direla kasu bakar batean ere konpentsatu.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (34)

Erantzun

Sartu