Umap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena
2015-02-26 21:26
Codesyntaxen garatu dugun UMAP aplikazioan berrikuntzak plazaratu ditugu azken egunotan. UMAP Iturriak atala berregituratu eta indartu dugu, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun lotura edo iturri informatiboen inguruko estatistikekin. Egunez egun (eta hilez hil) euskaldunok zer hedabide eta iturri partekatzen ditugun, zer neurritan, zenbat URL ezberdin iturri bakoitzeko, eta abar. Azken batean, Twitterren gabiltzan euskaldunontzat zeintzuk diren gure erreferentziazko iturriak, eta bakoitza zer neurritan.
- Orduz ordu partekatu ditugun URLen kopurua.
- Zer iturri partekatu ditugun, eta bakoitza zenbat aldiz.
- Iturri bakoitzetik zenbat URL ezberdin partekatu ditugun (datu honek, neurri batean, hedabide edo iturri batek sortutako edukiaren gutxi gorabeherako kopurua ere emango digu).
- Iturri horren URL bakoitza, bataz beste, zenbat aldiz partekatu den (nolabait esateko, hedabide edo iturri horren interesaren neurria).
- Iturri/hedabide bakoitzak guztien artean daukan pisua.
Txioak (31) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}
-
Asier Sarasua @asarasuaUmap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena eta azterketa: codesyntax.com/eu/bloga/umap-… @codesyntax @umapEUMarijo Deogracias @desplazatua@asarasua @codesyntax @umapEU "euskaldunok ia ez dugula partekatzen gaztelaniazko hedabiderik (euskaraz txiokatzen dugunean)" #daflipatAsier Sarasua @asarasua@desplazatua Erderaz txiokatzen dittugula, beraz. Baina ez, euskeraz ez dittugu ia txiokatzen DV, Correo, Mundo... @codesyntax @umapEUMarijo Deogracias @desplazatua@asarasua euskaraz komentatzen genituela esango nuke, galdetuz gero:) Sorpresia. @codesyntax @umapEUUxune Martinez @UxuneM@asarasua oso interesgarria da jarraipen hau. Niretzako behintzat oso tresna erabilgarria da. Mila esker! @codesyntax @umapEULorea Arakistain @loreaarakistainAsier Sarasua @asarasuaAsier Sarasua @asarasua
-
Umap Euskaraz @umapEUUmap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena eta azterketa: codesyntax.com/eu/bloga/umap-… #Umap
-
Eneko Astigarraga @eastigarragaUmap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena codesyntax.com/eu/bloga/umap-… via @codesyntax by @asarasua
-
Sustatu Albisteak @SustatuUmap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun lotur... via @asarasua | codesyntax.com/eu/bloga/umap-… | sustatu.eus/1424978766715
-
Ingumak laborategian @IngumakeriakUmap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena @codesyntax @asarasua ttiki.com/337281
Erantzunak kargatzen...