Balea konkorduna jolasten. Gaur Hondarribi parean. #edertasuna #EuskalHerria pic.twitter.com/vnnmIyM0vM
@mugarteburu @GorkaKB Eguraldi txarra datorren seinale!
@mugarteburu @petxarroman zurea da argazkia?
@mugarteburu @arartekosa Hau benetakoa al da??
@mugarteburu zein garrantzitsua da Maite dogun askatasuna. Mila esker.
RT @mugarteburu: Balea konkorduna jolasten. Gaur Hondarribi parean. #edertasuna #EuskalHerria pic.twitter.com/movGtajbtv
@mugarteburu zeinek bidali dizun jakiterik? egilearenganaino ailegatu nahiko nuke, argazkia @faktoriaEITB n komentatzeko
@GariGaraialde @mugarteburu @faktoriaEITB Xoxuak behintzat argazkia atera zion, gaur erakutsi dit.
Balea konkorduna jolasean asteburuan Hondarribi parean via @mugarteburu | pic.twitter.com/XzTdU0qnAC | sustatu.eus/1414939511946
Xibarta balea euskal kostaldean sustatu.eus/1414939511946 | pic.twitter.com/Mc1TsZGJ60
Xibarta balea Lapurditik Bizkairantz doala dirudi sustatu.eus/1414939511946#… pic.twitter.com/XzTdU0qnAC
Xibarta (Megaptera novaeangliae) omen da asteburuan euskal kostaldean ikusitako balea. Iparraldean ikusi zuten aurrena, Hondarribian gero, eta Mutriku parean atzo (azaroak 2). Mendebalderantz dihoala ematen du.
Zereen arteko espezierik handienetakoa da (12-16 metro luze eta 36 tonako pisua). Baleazaleek ehizatu zuten eta ehizatzen dute oraindik ere. Egun 80.000 ale baino ez dira geratzen.
Xibarta du euskarazko izena, nahiz eta "balea konkorduna" ere deitu izan zaion, inguruko hizkuntza batzuetan bezalatsu (ballena jorobada, baleine à bosse, humpback whale...). Hala ere, beste hizkuntza horietan ere yubarta, gubarte, jubarte izenak ere erabiltzen dituzte).
* Xibarta Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xibarta
* Elhuyarren: http://zientzia.net/artikuluak/xibarta-balea-kantuan-aritzen-den-ugaztun-erraldoi/
* Xibartak Antartidan (Youtube): https://www.youtube.com/watch?v=2Z3-OU9eHAc