Teknologia albisteak

Durangoko Azokako Kabi@ kultura digitalaren esparruaren egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia
Kabia
2013-12-03 : 10:11
Durangoko Azoka – Kabi@, kultura zentzu zabal eta irekian ulertzen duen kultura digitalaren esparrua da. Hemen aurkezten dena egitarau osatua da. Proposamen zehatz batzuk jasotzeko aukera dago oraindik, baina hau izango da ostegunetik aurrera Durangon eskainiko duguna. Deialdia zabaltzen laguntzea eskertuko genizueke guztioi, inoiz baino gehiago Azokak herritarron laguntza behar izango baitu. (Jatorrizkoa, cc-by-sa, Kabia.info)

Proposamenak jasotzeko espazioak

OHARRA: Eskaintzen diren formularioak bete ondoren zuekin harremanetan jarriko gara. Gure konfirmazioa izan arte eta kabia.info webguneko egitarauan agertu arte ez da ofiziala izango. Edozein duda duzuela erabili portadan aurkitzen den kontaktu formularioa.

Abenduak 5

Gazte/Hezkuntza eguna

11:00-12:00: 1. Taldea: Popcorn eta Thimble erabiliz zure sormena landu.
12:00-13:00: 2. Taldea: Popcorn eta Thimble erabiliz zure sormena landu.
13:00-14:00: Egindako lanen mostra eta sari banaketa
16:00-18:30: Gazte /Hezkuntzarekin harremana duten webgune, aplikazio, zerbitzu, baliabide eta
esperientzien azoka (25min hitzaldiak)

  • Hezkuntza-teknologia-materialgintza: beharrezkoa den elkarbizitza – Deustuko unibertsitatea
  • Etxepare RAP – Imanol Epelde
  • Mintzatu sare sozial berriaren app-aren aurkezpena – Azkue fundazioa
  • Kolorekolore.com – Nerea Garmendia
  • Jara live komunitatea – Jasone Osoro

18:30-19:30: Itxiera hitzaldi-tailerra: 3D inprimagailuak hezkuntzan – Tumaker

Abenduak 6

Garatzaile/Tekniko eguna

11:00-12:30: WordPress-en hastapenak. Bakoitzak bere WordPressa instalatu.. (Jatorrizkoa, cc-by-sa, Kabia.info)
12:30-14:00: WordPress aurreratua tailer eta hitzaldiak
16:00:18:30: Garapen/Teknikarekin harremana duten webgune, aplikazio, zerbitzu, baliabide eta
esperientzien azoka (25min hitzaldiak) >> Proposatu zurea

  • Euskara ikasiz- mugikorrentzat aplikazioak – Skura Mobile
  • Kontsultatu Elhuyar hiztegiak, Internet-en edo zure Kindle irakurgailuan – Elhuyar
  • Ahotsak.com – Badihardugu
  • Lupulu.com/Locabier.com – Joseba Karrikiri

18:30-19:30: Itxiera hitzaldia-tailerra: Irrati edota Hedabide libre baten, egitura tekniko integrala: programazioa, kudeaketa, webgunea eta mugikor aplikazioa – Beñat Jimenez (Jimakker)

Abenduak 7

Sortzaile/Komunitate eguna

11:00-12:30: Mozilla Popcorn eta Thimble sortzaileentzako tresnen tailerrak
12:30-14:00: Tresna horiek erabiliz MEME faktoria.
16:00-18:30: Tabu hitzaldiak (1omin hitzaldiak) >> Proposatu zurea

  • Nola ikusi filmak bertsio originalean, azpitituluekin: Azpitituluak.com – Luistxo Fernandez
  • Lou Topet APP Musika, entzutea baino gehiago denean – Lou Topet
  • Etzi – Talaios
  • Larrabetzu #Eskura
  • Subirautza teknologikoaren aldeko manifestu politikoaren aurkezpena- Joseba Martos
  • Periodikua “ikusten” ilustratzen gara – Marijo Deogracias
  • Gabezietatik sortzera: Sabeletik Mundura gunea – Nahia Alkorta
  • Zibergara.net – Zibergara

18:30-19:30: Itxiera hitzaldia-tailerra: Euskal nortasunaren eraikuntza sare sozialetan eta gazteen artean – Koldo Bizkarguena

Abenduak 8

Ekile/Ekintzaile eguna

11:00-12:30: Ekile/Ekintzaile mahaingurua
12:30-14:00: Euskal ekile, ekintzaile eta enpresen arteko topaketak: proiektu eta esperientzien elkartrukea (15min hitzaldiak).

  • Enpresarean, enpresa sarea euskaraz – Enpresarean
  • “Euskal Herriari begira” ataria – Udalbiltza & Gaindegia
  • Enpresa politika eraldatzeko tresna gisa – La hormiga atomika
  • DOKA Donostian birkokatzen – Eneko Sierra
(Jatorrizkoa, cc-by-sa, Kabia.info)

Erantzun

Sartu