Teknologia albisteak

EHUk tipografia berezko eta berria dauka, euskararako eta erdaretarako bertsio desberdinekin

Erabiltzailearen aurpegia
EHU
2013-11-22 : 13:40
EHUk letra-tipo tipo propioa garatu du: EHU Tipografia. Tipografia honek bi bertsio ditu: Serif, trazaduran erremateak dituen letra mota (euskaraz erabiltzekoa); eta Sans, errematerik gabeko letra mota (gaztelaniaz eta beste hizkuntzetan erabiltzeko).

2012-2015 aldirako UPV/EHUko Komunikazio Planean jasota dago erakundearen irudi korporatiboa indartu beharra dagoela. Horrela, bada, helburu hori lortu nahian, Arte Ederren Fakultateko Diseinu Grafikoa eta Tipografia ikertaldeak EHU letra tipografia diseinatu du.

Unibertsitatearen nahia da EHU Tipografia izatea ardatz nagusietako bat UPV/EHUren izatea idatzi bidez zabaltzeko lanean. Hortaz, proiektu hau zure egitea gustatuko litzaiguke zure eskura dauden euskarri guztietan EHU tipografia erabiltzea.

Tipografia honek bi bertsio ditu: Serif, trazaduran erremateak dituen letra mota; Sans, errematerik gabeko letra mota. Helburua da ikusizko diferentzia eta nabarmentze koordinatua eta harmonikoa egitea gurean ofizialak diren bi hizkuntzen artean (euskararen eta gaztelaniaren artean).

Erabiltzeko irizpideak

  • Euskarazko testuetan: EHU Serif bertsioa
  • Gaztelaniazko eta beste hizkuntza batzuetako testuetan: EHU Sans bertsioa
  • Zehaztasun gehiago editatu den liburuan (PDF).

Instalatzeko

Ordenagailuan EHU Tipografia instalatzeko:

Zure ekipoaren administratzailea ez bazara, automatikoki instalatuko dizu unibertsitateak.

Zure ordenagailuaren administratzailea bazara, ondoko artxibo konprimituak behar dituzu:

PC-eko erabiltzaileok:

Behin artxibo jaitsita, deskomprimitu behar duzu eta fitxategiak eraman “Letra-tipoak” karpetara:
Hasi / Kontrol-panela / Letra-tipoak

Linux-eko erabiltzaileok:

Behin artxibo jaitsita, deskomprimitu, banan-banan ireki (klik bikoitza eginez) eta instalatu aukera sakatu behar duzu

Mac-eko erabiltzaileok: 

Behin artxibo guztiak jaitsita, deskomprimitu behar duzu eta fitxategiak eraman “Fonts” karpetara:
Macintosh HD / Librería / Fonts

Zalantzak / Iradokizunak / Ekarpenak

EHU tipografia instalatzerakoan edo erabiltzerakoan zalantzarik baduzu, mesedez, bidali mezua helbide honetara:

tipografia@ehu.es

Bestalde, unibersitateko zure lana dela-eta premia berezirik baduzu EHU tipografiaren arloan (adibidez, ikur tipografiko bereziren bat erabiltzen baduzue), mesedez, jarrai gurekin harremanetan helbide hori berori erabilita.

(Testu hau EHUren webgunetik ekarria, hango egile-eskubide baldintzen kontra, merkaturatzeko asmoak ez baitira baimentzen, baina eduki publikoekin hartuta daukagun gure konpromiso eta irizpideekin bat)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago