%45eko murrizketa Jaurlaritzaren IKT alorreko euskararentzako laguntzetan
2013-05-06 13:14
2013. urtean zenbait alorretan euskara sustatzeko dirulaguntza deialdiak plazaratu ditu gaur Eusko Jaurlaritzak, EHAA buletinaren bitartez. Hedabideen alorrean, iazko kopuruak mantentzen dira, baina IKT alorrean (Informazio eta Komunikazioaren Teknologia) %45 inguruko murrizketa dago.
Dirulaguntzetara aurkezteko epea ekainaren 6a artekoa da. Aurten, eskaerak elektronikoki bete behar dira zerbitzu honen bitartezHauek dira dirulaguntza deialdi desberdinak:
- Euskalgintza deialdia, gizarte bizitzan eragiteko.
- EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) garatzeko proiektuak.
- Lanhitz deialdia, lantokietan euskara sustatzeko
- IKT deialdia
- Hedabideak deialdia
Hedabideen deialdia iazko kopuruei eusten die Jaurlaritzak, duela gutxi iragarri zen bezala (Hekimen elkarteak neurri hori aipatu zuen).
IKT deialdian, berriz, murrizketa handiak daude. Bi multzo daude deialdian, kopuru hauekin:
- A multzoa (504.000 euro): Euskarazko atari edo webguneak. (Iaz 950.000 euro)
- B multzoa (303.500 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea. (iaz eta 514.200 euro)
Murrizketa alor honetan %44.85ekoa da, erraz konparatu daiteke iazko datuekin.
Hedabideen deialdian, dena den, teknologiarekin zerikusia duen azpiatal bat badago, Interneteko hedabideak bere baitan hartzen dituena, eta hor iazko kopuru bera dago: 485.500 euro.
Erantzunak kargatzen...