Google Voice Search euskaraz, Android telefonoetarako (batzuetarako)
2012-08-17 14:39
Google Voice Search-en funtzioa da telefonoan web bilaketa bat egitea, Google-ren bidez jakina, eta teklatua erabili beharrean telefonoari hitz eginez.
Gaur arte 29 hizkuntzatan zegoen baina, gaur 13 gehitu dizkiote, honako hauek:
- Euskara
- Bulgariera
- Katalana
- Europako Portugesa
- Finlandiera
- Galiziera
- Hungariera
- Islandiera
- Norvegiera
- Errumaniera
- Serbiaera
- Eslovakiera
- Suediera
Googleren Google Play aplikazioen biltegian aurki daiteke Google Voice Search.
Android sistema duten smartphone telefonietan dabil, baina segun ze bertsio duzun Androidena, ze telefono eta balikete ze operadore ere... ba agian izango duzu euskaraz jartzerik, edo ez. Antzeko zerbait gertatzen da Apalabrados jokoarekin, sistema batzuetan agertuko zaizu interfazea euskaraz, besteetan ez (baina behintzat jokoa euskaraz ere erabil daiteke hala ere).
Erantzunak kargatzen...