Teknologia albisteak

Irudimena garatzen: azken egunotako euskal Tumblr-ak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-07-13 : 10:37

Azken egunotan denborapasa berriak ditugu sarean: Tumblr-ak dira, eta barre egiteko aproposak dira guztiak ere. Ekarri dirugun adibideek metodologia berdina jarraitzen dute: gai finko bat hartu eta behin eta berriz errepikatzean datza.

Gaurkokatu tumblr-aAli KO SanFermin Tumblr-a

Denbora da Goio Aranak aurkezpeñak kontzeptua asmatu zuela, eta Pinteresten bilduma osatzen hasi zela.

Oraingoan, berriz, Tumblr batekin dator: Aurkezpeñak Forever.



Joxe Rojasek, berriz, katuak hartu ditu hizpide eta egunero argitaratzen du post berri bat GaurkoKatu izeneko Tumblr-n.


Arana eta Rojas prest daude jendeak bidalitako ideiak argitaratzeko, beraz, ideia orijinalik otutzen bazaizu, bidali diezaiekezu.

Beste biak Iñigo Andiarena eta bere bi lagunek sortuak dira: Ali KO San Fermin izena du batek, eta San Fermin Safari besteak.

Bateam Muhammad Ali kartoizko bat ageri da jendea lurrean ziplo utzita...



Bestean, Froilan Marichalar Borbon, Juan Carlos Espainioako errege armazalearen biloba armazalea... Ziplo baino gehiago, badirudi honek zerraldo utzi dituela Sanferminetako zaletuak.

San Fermin Safari Froilan-ekin

Erantzun

Sartu