Pinterest erabiltzeko tutorial partikular bat
2012-02-10 10:02
Horra nire esperientzian oinarritutako tutoriala.
- Eskatu gonbidapena. By invitation only dela gezurra da, besterik gabe, atzerapen programatu bat dauka eskaera egiten baduzu.
- Analogia honekin geratu zaitez: kromo bilduma bat da. Kromo bakoitza da pin bat. Sub-bildumatan antolatu daiteke, horiei esaten zaie Board. Bisualki erakargarriak zaizkizun gauzak gordetzen joateko kaxoiak... horiek dira boardak.
- Konektatu Twitterrekin.
- Facebook bidez konektatzen bazara, jendea topatzeko izan dadila. Konexioa egin ondoren, settings-etan desaktibatu Facebook-eko konexioa. Alderdi txungoak ditu Facebookeko Pinterest aplikazioak.
- Bilatu, eta jendea aurkitu, eta jendeari osotasunean egin follow, edo jende interesgarriaren board interesgarrienei egin Follow
- Egin follow gutxienez 30 bati edo.
- Instalatu Pin it botoia edo pinmarklet bookmarkleta. Ez badakizu zer den bookmarklet bat, ikasi behingoz. Erabili bookmarkleta gauzak igotzeko.
- Zure board medo bilduma edo kajoi propioak sortzen joan. Nahi duzun bezalakoak.
Oso gauza desberdinak gorde daitezke. Nik, adibidez, sujerenteak iruditzen zaizkidan irudi pop basko edo euskaldunak biltzen ditut honetan, eta beste honetan berriz, nabigatzen nabilela aurkitzen ditudan gauza interesgarriak, gero seme-alabekin etxean komentatzeko balio didatenak. Elkarlanean ere egin daitezke, adibidez, Gaurko Hildakoa, #respect; Ana Malagonek Twitterren sortutako meme baten jarraipen bisuala.
Erantzunak kargatzen...