Sustatu logoa Teknologia albisteak

Guifi.net: komunitatearengandik eta komunitatearentzat sortutako sare irekia

Sustatu
2012-05-19 14:05

Guifi.net parte hartzen duten erabiltzaile guztiena da, ondare komuna. Baina Guifi.net zerbait bada, askea da, eta askatasuna hainbat lan-ildotan jorratzen du: sarea edozein helbururekin erabiltzeko, sarearen osagaiak eta funtzionamendua ezagutzeko, sarean nahi dituzun zerbitzu eta edukiak nahi dituzun baldintzekin gehitzeko eta edonork sarean sartzeko askatasun totala izatea bultzatzen du. Dabid Martinezen hitzetan, gero eta mugimendu kultural gehiagok eskatzen ditu sare askeak. Zertarako? Herritarrak izan daitezen sarearen jabe: "Bai software bai hardware mailan guk kontrolatu behar dugu mezua nori eta nondik bidali nahi diogun".


Argazkiak.org | Dabid Martinez, Guifi.net EH © cc-by-sa: sustatu

Web aplikazioak, eztabaidaguneak, posta zerrendak, telefono deiak (probak egiten dabiltza), irratia, telebista eta fitxategiak elkarbanatzea dira Guifi.netek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk. Martxan jartzen denean, zer beharko dugu Guifi.net era konektatzeko? Ba, oro har, bi baldintza: estaldura izatea, eta seinalea jasoko duen antena bat izatea.

Katalunia da Guifi.net –ek zabalkunde gehien duen herrialdea, eta Euskal Herrian bada horretan dabilen lan-talde bat. Dabid Martinezek Andoaingo eraldaLABen azaldu zuenez, Ean sarea montatuta dute dagoeneko, Ortuellan ere horretan dabiltza… Leku konkretu eta txikietan dabiltza lanean oraingoz, baina helburua Euskal Herri osoan zabaltzea da.

Behean, Dabid Martinezek Andoaingo eraldaLABen erabilitako aurkezpena:

Guifi.net proiektua: ahalduntze eta parte hartze kolektiborako teknologiak View more presentations from Gaueko Koop. Elk Txikia

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu