Teknologia albisteak

TEDxBilbao, hezkuntza arloan ideia berritzaileak zabalduz

Erabiltzailearen aurpegia
TedxBilbao
2010-12-07 : 14:12

Joan den azaroaren 27an, TEDxBilbao izeneko nazioarteko ekitaldia ospatu zen Bilboko Campos Elíseos antzokian. TED (Teknologia, Entretenimiendu eta Diseinua) ekimenak bere jatorria Kalifornian dauka, han antolatu baitzen lehena orain dela 25 urte. Helburua mundua ideia berritzaileen bitartez eraldatzea, hedatzea merezi dituzten ideien bidez alegia (Ideas Worth Spreading). TED-eko tokian tokiko ekitaldiek TEDx izena dute, eta ikuspegi berritzailea dituzten gaiak jorratzen dira bertan. Aurten, lehen TEDx Bilbao honetan ,gaia hezkuntza izan da.

Guztira 10 hizlari izan ziren bertan, 6 atzerritar, 3 euskaldun eta kataluniar bat. Iker, Bernabe, Sergio eta Víctor, Turukutupa taldeko musikariak izan ziren ekitaldia zuzendu , girotu eta alaitu zutenak.

Ekitaldiari hasiera hezkuntzan aditua den Karen Hill Scott-ek eman zion. Bere hitzaldian hezkuntza sistemari eta bere arduradunei kritika egin zien. Era berean, ikasleen autonomia defendatu zuen, beren beharrizanak entzun eta hezibideak hauei egokitu behar direla adieraziz.

Antonella Brogliak hezkuntzaren inguruko bideoak aurkeztu zituen bere 3 hitzaldi laburretan: Dave Levin y Mike Feinberg-en KIPP proiektua,non Estatu Batuetako zenbait gune kaltetuenetan arrakasta izan duten eskola sare bat sortzen duten . Sugata Mitra eta Indian haurrek ikasteko esparru autonomoak sortzeko proposamena eta Ken Robinson-en Bring on the learning revolution! hitzaldia, non eskolek sormena hiltzen duten bere teoria famatua zabaltzen duen.

Alfonso Martinez Cerrak, “Azpiegituretatik baloreetara” hitzaldian materialtasuna asetasuna dakarrela (nahikotasunaren atetik at) azpimarratu zuen, baina , aldiz, materiagabeek ( hezkuntzaren kalitatea edo metropoli bateko adiskidetasuna) era mugagabean hasi behar dutela.

Ricard Huguetek, hezkuntza berrikuntzan adituak, hezkuntzaren eraldaketa bakoitzaren etxetik hasi daitela proposatu zuen. Bere esanetan, bertan ematen baita hezkuntzaren %80-a. Ez zuen alde batera utzi heziketa sistemari dagokion gainontzeko %20-a, eta haurrek nahi dutena entzuten eta errespetatzen ikasi behar dela azpimarratu zuen, hauen talentu eta sortze-gaitasuna sustatuz.

Aprendices taldearen kide den Pablo Garaizarrek talde honen filosofía aurkeztu zuen, non pertsonak bildu egiten diren beraien artean ezagutza elkarbanatzeko, “konpromezu eta handinahikeri gabe”.

"Zure ametsak elkarbanatzen dutenekin bat egin” izenburupean, Peter van Dommelek zaldiekin duen erlazioaren bidez azaldu zuen nola pertsona batek bere talentua eta zaletasuna aurkitzen badu, eta hau enpresaren helburuekin bat egiten badu, bien arteko lotura geldiezina dela.

Greg Riverak bere bizitzan oinarritutako pasarteen bidez 2110eko hezkuntzaren inguruan aritu zen.

Paul Natorp-ek, Kaos Pilot daniar ikastetxearen irakasteredu interesgarria aurkeztu zuen. Hurbilago dugun beste eredu bat, Ordiziako Jakintza ikastolakoa da, Maite Goñi irakasleak aurkeztutakoa. Bertan webgune bat sortu dute ikasleak hezkuntz-edukiak sortu eta elkarbanatzeko helburuarekin.

Azkenik Kwela Sabine Hermanns-ek hezkuntza berriaren alde aurrera pausu bat emateko gonbidapena egin zuen. Beharrezkoa dugun unibertsitatearen alde.

TEDxBilbaok gizartearen baloreak eraldatzeko ekimen bat izatea du helburu. Azaroaren 27an Bilbon antolatu zen lehen ekitaldi hau abiapuntua baino ez da izan. Eraldaketa hori aurrera eramateko nahia duten 100 persona bildu ziren bertan . Baina Sarean ere , twitter eta zuzeneko streaming-aren bidez, 500 pertsona baino gehiagok jarraitu eta parte hartu zuten. Orain gure esku, guztion esku dago eraldaketa horri ekitea, prest al gaude?

Erantzun

Sartu