Azkue fundazioa tuiterlari euskaldunen txisteen erdigunean
Azkue Fundazioaren inbertsioak ezbaian jarri dituzte tuiterlari euskaldunek azken egunotan, umorez egindako iruzkinekin. Bizkaiko Foru Aldunditik 900.000 euroko dirulaguntza jasotzeak, webgunea egiteko 75.000 euroko aurrekontua izateak eta Shakiraren kontzertu baterako sarrerak banatu izanak hautsak harrotu ditu sarean. Azkuerekin Waka Waka jokoa ere sortu dute euskalherrian.info atarian.
Twitterren #urliafacts metodoa, alegia urlia + facts atzizkia, urliari buruzko txisteak egiteko. Ezaguna zen orain arte #patxilofacts adibidez, eta euskaldunon hashtag erabilienetako bat #azkuefacts izan da azken egunotan.
Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 euroko dirulaguntza ematen dio Azkue Fundazioari.
Iaz Azkue Fundazioa aurkeztu zutenean Wikipediari bultzada ematea eta
Azkue Fundazioaren azken ekimenetako bat Shakira abeslari ezagunaren kontzerturako sarrera batzuk banatzea izan da. Horretarako lehiaketa antolatu du Facebooken: argazki batean iruzkinak utzi Shakirarentzako piropo batekin eta "atsegin dut" botoia gehien sakatzen dutenentzako sarrerak.

Argazkiak.org | Shakira, Azkue fundazioa © cc-by-sa: sustatu
Umap.eu-n Azkue bilatuta Fundazioaren beraren tuitak dira gehienak, baina badaude kritikak ere bai. Azkuefacts bilatuta berriz txiste ugari aurkituko dituzue, baina tartean honako beste hau bota du Josu Lezametak:
Eta euskaldunoi ezin zaigu gustatu Shakira? Emango diogu egurra Berriari orrialde bat eskaini diolako kontzertuari? Ez, ezta? #azkuefacts
Azaldutako guzti honen inguruan idatzi zuen Zuzeun Patxi Gaztelumendik eta sortutako hariaren erdian Azkuerekin Waka Waka jokoa jarri dute euskalherrian.info webgunean.
Azkuerekin Waka Waka jokoa bi aldiz iritsi zen atzo Umap albistegira batetik jokoaren helbidea eta bestetik Zuzeun Markos Jutsuriagak argitaratutakoa.
Bideojokoan bileteak hartu behar dira 75.000 eurora iristeko, hain zuzen ere hori baita Azkue Fundazioak bere webgunea egiteko ordainduko duena. Bideojokoan horra iristen den lehenari webgune bat egingo omen diote.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Wakazkue bideojokoa
Erantzunak kargatzen...